Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa ikus daiteke Bilbaoarten

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa ikus daiteke Bilbaoarten Olio-pinturek eta tinta japoniarreko marrazkiek osatzen dute erakusketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/natalia-suarezen-jade-erakusketa-ikus-daiteke-bilbaoarten/@@download/image/Satellite.jfif
2022/09/19

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Olio-pinturek eta tinta japoniarreko marrazkiek osatzen dute erakusketa.
Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa ikus daiteke Bilbaoarten

Bilbon bizi den Natalia Suarez artista arabarrak BilbaoArten egoiliar izan zenetik gaur arte egindako lanen artean egin du erakusketarako aukeraketa. Jade izenburuak arrokaren kolore berdea islatzen du, azken aldian Suarezen tonalitate-paletan oso presente dagoena. Hala ere, ikusleak piezak bere kabuz interpretatzeko askatasuna ere ematen du. 

Aretoa hiru espazio irekitan banatu dute. Obra nagusia formatu ertaineko triptikoa da, eta errepikapena eta gizakien itxurak nabarmentzen dira. Margolanen artean daude, Ertibil beka tarteko, Japonian egindako lanetako batzuk. Gainera, paperetan eta pintzel japoniarren tintaz egindako marrazkiak ere badira. 

Erakusketako katalogoan bildu dira artistak azken urteotan zirriborro-koaderno gisa egindako margolan eta marrazkiak, eta baita Mayi Martiarenaren poema bat ere. 

 Erakusketa urriaren 14ra arte bisita daiteke, astelehenik ostiralera, 17:30etik 20:30era.