Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu eta Neomak-en kontzertuak izango dira datozen egunetan Donostian

Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu eta Neomak-en kontzertuak izango dira datozen egunetan Donostian Bihartik martxoaren 7ra izango dira emanaldiak, Victoria Eugenia antzokian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/natalia-lacunza-olatz-salvador-la-bien-querida-maite-larburu-eta-neomak-en-kontzertuak-izango-dira-datozen-egunetan-donostian/@@download/image/My project-1 (6).png
2023/03/02
Bihartik martxoaren 7ra izango dira emanaldiak, Victoria Eugenia antzokian.
Natalia Lacunza, Olatz Salvador, La Bien Querida, Maite Larburu eta Neomak-en kontzertuak izango dira datozen egunetan Donostian

Bosgarren urtez egingo den Gure Ahotsak ekimena lurraldeko emakumezko musikarien maila artistiko aparta nabarmendu eta euren sormenari bidea emateko helburuz sortu zen. Aurreko edizioetan egun bakarreko kontzertua egin bada ere, aurtengoan emakumezko musikarien bost emanaldi izango dira bihartik hasi eta martxoaren 7ra bitartean, Victoria Eugenia Antzokian. Natalia LacunzaOlatz SalvadorLa Bien QueridaMaite Larburu eta Neomak arituko dira hurrenez hurren.

Kontzerturako sarrerak Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eros daitezke.

2019ko emanaldian Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setien eta Izarok parte hartu zuten; 2020an, Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren eta Belako izan ziren oholtzan; 2021ean Idoia, La Basu eta Niña Coyote eta Chico Tornado; eta iaz Ainara Legardon, Miren, Verde Prato eta Eneritz Furyak.