NASA boluntario “osasuntsu eta motibatuak” bilatzen ari da urtebetez Marteko simulazio batean bizitzeko
Gizakiaren helburu nagusietako bat Marteren kolonizazioa da, edo behintzat, gizakia planeta gorrira iristea. NASA bezalako agentziak misio honetan murgilduta daude.
Horregatik, NASA boluntarioak topatzeko lanetan ari da urtebetez Marteren antzeko baldintzetan bizi daitezen. Bertan izena emateko aukera apirilean amaitzen da.
Esperimentu honetan, besteak beste, robotekin operazioak, ibilaldi espazialak eta laboreen hazkuntzan arituko dira boluntarioak. Aukeratutakoak guztia 3D inprimagailuz sortutako habitatean bizitzeko dira, 158 metro karratutan, NASAko Johson zentroan, Houstonen (AEB). Eraikina Mars Dune Alpha izenez bataiatu dute eta boluntarioak estatubatuetako hiritarrak izan beharko dute edo bestela, “bertan bizi diren pertsona osasuntsu eta motibatuak”.
Mundu guztia ez da gai abentura honetara aurkezteko. Izena ematen dutenek ezin dute erre eta 30-55 urte bitarte izan behar dituzte. Hori gutxi balitz, ingelesa modu naturalean hitz egin behar dute.
Baina hori ez da guztia. Aukeraketa agentzia ezagunaren estandarretan oinarrituko da, astronautak aukeratzeko erabiltzen duen prozedura berdina jarraituz. Honegatik, zientzia, teknologia, ingeniaritza edota matematiketan unibertsitate ikasteak eduki beharko ditu aukeratuak. Zehazki, bi urtetako esperientzia profesionala exijituko zaie alor hauetan eta gutxienez 1.000 orduko pilotutza aireontzietan.
NASA irizpide anbiguoetan ere sartu da bere aukeraketarako. Boluntarioek “abenturak bizitzeko desira indartsua” izatea eskatzen du eta baita “NASAren lanarekiko interesa”. Agentziak ziurtatu du Mars Dune Alphan Marten aurkitu litezkeen askotariko erronkak simulatuko direla. Azkenik, NASAk adierazi du diruz ordainduko dela boluntarioen lana, nahiz eta ez duen kopuru zehatza ezagutzera eman.
