Naroa Iturri: “Hondartzan "buelta eta buelta" egoteak aspertzen nau”

Naroa Iturri: “Hondartzan "buelta eta buelta" egoteak aspertzen nau” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/naroa-iturri-hondartzan-buelta-eta-buelta-egoteak-aspertzen-nau/@@download/image/82p52Naroa1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Testua: Jon Odriozola. Argazkiak: EITB
Bere bizitza nolakoa den erakutsi digu ETB-ko "Horrelakoa da bizitza" saioko erreportariak. 31 urte. "Libra garenok orekatuak, ordenatuak eta egonkorrak ei gara; ez dakit halakoa naizen…". Jada ondo dastatu du sagar zukua: sagardoa. "Hernaniarra izanik, nola bestela!".

Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Lehendabizi ikasi. Pintxoekin moldatzen naiz; hau da, sukaldaritza minimalista.



Komunean. Zer irakurtzen duzu? Liburuak! Matilde Asensiren El utimo caton daukat txoko batean.

Ohean. Amesgaiztoa. Somnanbulua naiz! Eta gutxitzen ari ez denez, ingurukoentzat naiz amesgaiztoa.



Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Batik bat, filmak.

Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi? Hainbeste jenderekin! Zenbait politikorekin, demagun.


Dutxan. Zer kantatzen duzu? Edozein gauza. Adibidez, Van Morrison. Beti irratia aldamenean izaten dut.

Lanean. Zer gorroto duzu? Lan taldean giro txarra egotea gorroto izango nuke.


Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Oro har, Hegoameriketara joaten naiz, eta inon ez dut gaizki pasatu; majo gozatu dut.

Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? Ez dut gogoratzen! Parrandak oso gogoko ditut, parrandazalea bainaiz.


Mendian. Zer da arriskutsua? Gozatzeko lekua da, eta errespetua izanez gero, ezer ere ez!

Hondartzan. Zer da aspergarria? Uretan sartu gabe eguzkia hartzea. Toailan "buelta eta buelta" egoteak aspertzen nau.


Liburutegian. Zein liburu?
Mesanotxearen gainean Fernando Alonso Abaden ¿Por que luchamos losvascos? daukat. Xabier Silveiraren A las ocho en el Bule irakurtzekogogoa dut.