Naroa Armendariz artista nafarrak 'Tinta txinatarra eta Metabertsoa' erakusketaren bisita gidatua egingo du gaur Iruñean

Naroa Armendariz artista nafarrak 'Tinta txinatarra eta Metabertsoa' erakusketaren bisita gidatua egingo du gaur Iruñean Obra fisiko eta birtualez goza daiteke erakusketan eta egileak azalpenak emango dizkie bisitariei. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/naroa-armendariz-artista-nafarrak-tinta-txinatarra-eta-metabertsoa-erakusketaren-bisita-gidatua-egingo-du-gaur-irunean/@@download/image/erakusketa.png
2022/08/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Obra fisiko eta birtualez goza daiteke erakusketan eta egileak azalpenak emango dizkie bisitariei.
Naroa Armendariz artista nafarrak 'Tinta txinatarra eta Metabertsoa' erakusketaren bisita gidatua egingo du gaur Iruñean

Naroa Armendariz Etxaniz artista nafarrak Tinta txinatarra eta Metabertsoa: k.a.2500-k.g.2500 erakusketa du Iruñeko Gotorlekuko Bolborategian irailaren 11ra arte, eta berarekin bisita gidatua egiteko aukera izango da gaur, 19:00etan. Erakusketara bertaratutakoei harrera egingo die egileak, bere lanaren inguruko azalpenak eman eta sortzen diren galderak erantzungo ditu. 

Erakusketaren alderdi fisikoan bideo-instalazioa, tinta txinatarren inguruan egindako ikerketa jasotzen duten zenbait obra, eta amaierako hamasei lan daude. Berariaz erakusketa honetarako sortutako sorpresa bat ere bada. Bestalde, espazio birtuala ere badago, eta obra fisikoen argazkiekin egindako animazio digitalak ikus daitezke. Espazio hau aldatzen arituko da erakusketak iraun bitartean, eta Bolborategiko aretoan sar daiteke hara, telefono mugikorrarekin eskaneatutako QR kodigoen edo errealitate birtualeko betaurrekoen bidez. Bertsio birtualera sartzeko lotura artistaren web-orrian dago, 'Metabertsoa & NFT' atalean.

Bisita guztiei irekia eta doakoa da, eta gazteen parte-hartzea sustatu nahi dute, sorkuntza artistiko garaikidearekin harremana ez galtze aldera. Abuztuaren 24an ere egingo dute bisita gidatua, 19:00etan. Erakusketa asteartetik larunbatera bisita daiteke, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era. Igande eta jaiegunetan, berriz, goizeko ordutegian izaten da irekita.