'Napardeath' filmean parte hartu nahi duzu?

'Napardeath' filmean parte hartu nahi duzu? Zonbi Karlistak, Momia Nafarrak eta Txirrindulari Distopikoak behar dituzte! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/napardeath-filmean-parte-hartu-nahi-duzu/@@download/image/28699371_2090280437654666_3408503890388673516_o.jpg
2018/05/16
berria
Zonbi Karlistak, Momia Nafarrak eta Txirrindulari Distopikoak behar dituzte!
'Napardeath' filmean parte hartu nahi duzu?

Aktore lanak egiteko prest zaude? Napardeath filmerako extra bila dabiltza! Filmazioaren azken txanpan daude eta asteburu honetan (maiatzak 19-20), zein hurrengoan (maiatzak 26), grabatuko dituzte filmaren azken guduko eszenak. ZUEN LAGUNTZA BEHAR DUTE!

 

 

Filmak kontatzen duen istorioa bitxia da: Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasi dira. Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen hegemonia politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.

 

Zonbi Karlistak, Momia Nafarrak eta Txirrindulari Distopikoak behar dituzte. Animatzen zaretenok idatzi katihotsak@gmail.com helbidera. Animatu!