Naomie Harris

Naomie Harris https://www.gaztezulo.eus/albisteak/naomie-harris/@@download/image/aktorea_naomie__1450181181.jpg
2015/12/15
erreportajea
Naomie Harris
Azken urteetan zonbiak boladan egotearen arduradunetako bat dugu Naomie Harris (Londres, Ingalaterra, 1976). Begirada sarkorreko aktorea James Bonden azken abenturan ikus dezakegu, bigarrenez Moneypenny ezagunaren azalean.




EZAGUTU GENUEN...
28 Days Later (Danny Boyle, 2002).
Pare bat hamarkadatan ondo lurperatuta egon ziren hildako bizidunak birdefinitu eta egungo zonbi modari hasiera eman zion filma.

HARRITUKO ZAITU...
Tristram Shandy: A Cock and Bull Story (Michael Winterbottom, 2005).
Laurence Sterneren eleberri filmaezina modu ezin ero eta dibertigarriagoan eraman zuen pantaila handira Winterbottomek. Literatura zineman, eta zinema zinemaren barruan.

KARTELDEGIAN
Spectre (Sam Mendes, 2015).
Daniel Craigek James Bond garaikidea gorpuztu badu, Harris gauza bera egiteko bidean da Moneypenny agente-idazkariarekin. Skyfall introspektiboaren ostean, Bond filmen esentzia berreskurat duen filma.

IKUSIKO DUGU...
Our Kind of Traitor (Susanna White, 2016).
John le Carré maisuaren eleberrian oinarrituta, errusiar mafiak eta Zerbitzu Sekretu Britainiarra aurrez aurre jarriko dituen filma. Ewan McGregor edota Stellan Skarsgard izango ditu alboan Naomie Harrisek.