Naomi Watts ere Marilyn izango da

Naomi Watts ere Marilyn izango da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/naomi-watts-ere-marilyn-izango-da/@@download/image/2010642063NAOMI_WATTS_MARILYN.jpg
2012/12/13
berria
Urte hasieran jakin genuen Michelle Williamsek Hollywoodeko ikonoa gorpuztuko zuela My Week With Marylin filmean. Bada, lehiakide gogorra atera zaio: Naomi Watts. Aktore ingelesa ere Marilynen azalean sartuko da Blonde pelikulan, Andrew Dominiken esanetara. Joyce Carol Oates idazle entzutetsuaren fikziozko biografian oinarrituko da filma eta Norma Jean Baker Hollywoodeko izarrik disdiratsuena nola bilakatu zen erakutsiko du. Errodajea datorren urtarrilean hasiko da.