Najwa Nimri 'La casa de papel'-en

Najwa Nimri 'La casa de papel'-en Itziar Ituñorekin batera egingo du lan; zer iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/najwa-nimri-la-casa-de-papel-en/@@download/image/najwagaztezulo.png
2018/10/26
berria
Itziar Ituñorekin batera egingo du lan; zer iruditzen zaizue?
Najwa Nimri 'La casa de papel'-en

Euskal Herriko bi aktorek hartuko dute La Casa de Papel telesail arrakastatsuan; hasieratik ibili da Itziar Ituño Raquel Murillo poliziaren rolean, eta orain, hirugarren denboraldian, Najwa Nimri gehituko da taldera. Netflix plataformak eskubideak erosi zituenetik, herrialde askotan fenomeno bilakatu da telesaila. Hain zuzen, ingelesez ez diren telesailen artean inoizko ikusiena da plataforman. Alex Pina da telesailaren sortzailea. La casa de papel-en hirugarren denboraldia 2019an estreinatuko dute. Itxaronaldia luze egingo ote zaizue?