Naizen, haur transexualen gurasoak elkartzeko

Naizen, haur transexualen gurasoak elkartzeko Ehun familia inguru daude orain arte Chrysallis Euskal Herria deituriko elkartean; izena aldatzearekin batera, Espainiako Chrysallis elkartearen adar bat izatetik talde independente izatera igaro dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/naizen-haur-transexualen-gurasoak-elkartzeko/@@download/image/naizen_25253_1.jpg
2019/01/28
berria
Ehun familia inguru daude orain arte Chrysallis Euskal Herria deituriko elkartean; izena aldatzearekin batera, Espainiako Chrysallis elkartearen adar bat izatetik talde independente izatera igaro dira.
Naizen, haur transexualen gurasoak elkartzeko

Nor naiz? galdera horri erantzuteko jaio da Naizen, transexualitate egoeran dauden haurren gurasoen elkartea. Orain arte Chrysallis Euskal Herria deituriko elkartea Espainiako Chrysallis elkartearen adar bat izatetik talde independente izatera igaro da.

2015ean Chrysallis elkartea sortu zutenean zortzi familia soilik ziren, eta egun ehun inguru dira elkartea osatzen dutenak; horregatik, modu independentean lan egiteko unea iritsi zaiela erabaki dute.

Zer gelditzen da egiteko?

Elkarte honi esker, familiek elkar babestu eta informatzeko espazioa eraiki dute, seme-alabei beharreko laguntza eta babesa eskainiz. Dena den, oraindik bidea gelditzen da egiteke; Naizen elkarte berriaren aldarrikapen nagusien artean dago Eusko Legebiltzarrean transexualitatearen lege berri bat onartzea.

2018ko otsailaren 7an, Chrysallisek zirriborro bat aurkeztu zuen Legebiltzarrean, 2012ko arautik "patologiaren" ideia kentzeko. Momentu horretan, 2012ko legea "aitzindaria" izan zen, baina orain zaharkituta geratu da, OMEk berak transexualitatea patologia mentalen zerrendatik atera duelako, eta EAEko legeak oraindik kasuak txosten psikiatrikoen bidez egiaztatzea eskatzen duelako.