Nahitaezkoa izango da txakurra egunean bi aldiz paseatzea

Nahitaezkoa izango da txakurra egunean bi aldiz paseatzea Araua Alemanian onartu da eta datorren urtetik jarriko da indarrean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nahitaezkoa-izango-da-txakurra-egunean-bi-aldiz-paseatzea/@@download/image/pasear-perro.jpg
2020/08/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Araua Alemanian onartu da eta datorren urtetik jarriko da indarrean.
Nahitaezkoa izango da txakurra egunean bi aldiz paseatzea

Paseatzea lasaigarria da eta dibertigarria ere izan daiteke zure maskotarekin alboan egiten baduzu. Nahiz eta garai moderno hauek dakarten bizitza azkarrarekin ez eduki denborarik egunero paseatu ahal izateko, txakurren jabeak saiatzen dira etxe bueltan bada ere txakurra kalera ateratzen. Alta, hau jada ez da nahikoa izango.

Alemaniako Nekazari ministroa den Julia Klöckner-ek araudi berri bat ezarri du ikerketa batek eskaini dizkion datuetan oinarrituta: Alemaniako 9.4 milioi txakurrek ez dute egunero ariketa nahikoa egiten. Ministroarentzat ez da dudarik, datu horiek kontutan hartuta ondorioztatu du jarduera gehiago behar dutela eta ingurumenarekin harreman gehiago, horren barruan sartzen dira beste animaliak, pertsonak eta elementu naturalak. 

Arau berriak (Hunderverordnung edo Txakur Legea bezala ezagutzen denak) debekatu egiten die txakurren jabeei hauek ateratzea etxe inguruko kaletxoari buelta bat emanez eta etxera joatea soilik. Honek jada ez du balioko. 2021. urtetik, araua betetzea nahitaezkoa den urtetik, txakurren jabeek euren maskotak egunean bi aldiz atera beharko dituzte gutxienez ordubete inguruz.

Arauak denbora luzez txakurrak lotuta mantentzea ere debekatzen du. Gainera etxerako arauak ere baditu: txakurrek ezingo dute egun osoa bakarrik geratu eta norbaitek egunean pare bat aldiz zainduko beharko ditu. Txakurrak ez dira peluxeak. Euren beharrak dituzte eta kontutan hartu behar dira, azpimarratzen du Klöckner-ek
.