Nahita piztutako suteak

Mendietako sute gehienak gizakiak berak eragindakoak dira. Esate baterako, Hego Euskal Herriko eta Espainiako suteen %65 ez da gertaera naturalen ondorio. Suteon atzean arrazoi ugari dago. Abereentzako larre berriak lortzen dira, adibidez. Gaztelan, Zamorako herri batean 240 bat sute izan ziren urte bakar batean! Gurean, Jaizkibel mendia inguru zigortuenetakoa da, urtero sute bat izaten baita, gutxienez, bertan.