Nahia Elizalde: "Arima makillatzeari utzi nion aurpegia makillatzen hasteko"

Nahiak hamazazpi urte ditu, baina bere adineko gazte gehienak baino helduagoa da. Bizitzaren kapritxo krudelak. Amaren sabelean fetu txiki bat besterik ez zenean hormona bainuan izandako akats edo desoreka baten ondorioz, Nahiaren sexu biologikoa eta bere sexu psikologikoa ez datoz bat. Mutil gorputzean harrapatutako neska da.
Zama horrekin bizi izan da beti, lehenik bere burua onartu eta ondoren ingurukoei halaxe azaldu dien arte. Urtebete eskas geratzen zaio ebakuntza egin ahal izateko eta horretan du jarria gogoa. Bien bitartean, baina, egunerokoarekin jarraitu behar, bizitzarekin borrokan, aurrera begira, ilusioz. Donostiarra den arren, ile apaintzaile izateko ikasten ari da Zarautzen, eta bertan jaso dugu euripean.
Gustura etortzen zara eskoletara?
Goizeko seiretan jaikitzen naiz egunero, baina bai. Txikia nintzenean ere ibiltzen nintzen izebaren ilearekin jolasean. Batxilergo artistikoarekin egin nuen aproba iaz, marraztea asko gustatzen zaidalako, baina ez; benetan betetzen nauena hau da.
Zer ari zarete ikasten?
Momentuz oso gauza orokorrak eta oinarrizkoak: erruloak nola jarri, nola egin permanente bat, ile-lehorgailua nola erabili... mozten datorren urtean hasiko gara. Aurten nahikoa dugu ilea tindatzearekin eta metxak egitearekin. Gero etxekoekin eta lagunekin egiten ditut probak! barrez.
Zenbat zarete klasean?
Guztira hamazazpi. Denak neskak gara, mutil bakarra daukagu. Estrogeno hormona femeninoa asko pilatzen da giroan! Nabari da, benetan! barrez.
Ikastola garaiaz ez duzu hain oroitzapen onik. Zure transexualitatea dela-eta, esperientzia latzak bizi izan zenituen.
DBH bukatu arte Mikel izan nintzen; uda hartan eman nuen pausoa. Ikastolan, bereziki mutil batekin izan nituen arazoak, bullyng-a egiten zidan. Baina beste askok ere iraintzen ninduten Barbieak gustatzen zitzaizkidalako edo neskekin ibiltzen nintzelako... desberdina nintzelako. Tipikoa. "Marikoia!" esaten zidaten, begiradak ere oso mingarriak izaten ziren, esamesak, irribarre maltzurrak... Aldageletan ere oso gaizki pasatzen nuen.
Zeinetara sartu aukeratu behar, ezta?
Mutilen aldageletara sartzen nintzen. Jaio zinenetik zakila eta barrabilak izan dituzu, eta umea zarenean behintzat, horri ez diozu buelta gehiagorik ematen. Mutilenetara sartzen zara zuzenean. Baina oso deseroso egoten nintzen, ez nekien zer gertatzen zitzaidan, sentitzen nuen hura ez zela nire lekua. Zaila egiten zait azaltzea... bakardade antzeko zerbait zen. Zeharo galduta nengoen, ez nuen ezer ulertzen, baina nesken aldagelan egon nahi nuen; ez neskak biluzik ikusteko, baizik eta benetan haiengandik hurbilago sentitzen nintzelako.
Eta, adibidez, irteera egiten zenutenean hondartzara, zer?
Buf... hori ere gogorra zen. Bazter batean geratzen nintzen, arropa kendu gabe. Nire gorputza ez baitut inoiz onartu, komentatzen ari garen honengatik guztiagatik baina, baita ere, oso handikotea izan naizelako beti. Konplexu asko nituen... baina orain ez, e! Dena dela, ikastola garai hartan oso lagun onak ere izan nituen, gaur egun alboan ditut gainera, eta horrekin geratu nahi dut.
Irakasleen aldetik ere jaso zenuen babesa?
Ez pentsa... batzuek ulertzen ninduten, baina ez ziren benetan tartean sartu edo nahasi. "Pasatuko da", esaten zidaten. Gurasoek ere jo zuten beraiengana baina... eskola erlijiosoa zen! barrez.
Saiatu zinen iraintzen zintuztenekin hitz egiten?
Ez nintzen ausartzen, beldurra nien. Ausardia eduki izan banu, esango niekeen haiek bezalakoa naizela. Iruditzen zait hedabideetan agertzen diren transexualak ez direla egokienak honi buruzko azalpenak emateko eta, gainera, transexualitatearen inguruko okerreko estereotipoak sortzen dituzte, jendeak berehala irensten dituenak: gauarekin, prostituzioarekin, drogekin, transformismoarekin... nahasten gaituzte. Gutxienez errespetua merezi dugu. Errespetua... eta ondoren, laguntza, harremana. Izan ere, askok diote "bai, nik errespetatzen dut", baina gero ez dira hurbildu ere egiten, zu han eta ni hemen.
Gizartea nahiko berde dabil oraindik transexualitatearen onarpenari dagokionez?
Bakoitzaren baitan da hori, ezin da orokortu. Inguru hurbilean onarpen nahiko handia sumatzen dut, baina bada jendea, oraindik, kalean bere iritzia adierazten didana ironia dosi handiarekin...
...sotila zara...
Bai, oso barrez. Ezagutzen nauen jendea izaten da askotan hori egiten duena. "Mikel! Zakila daukazu!" oihukatu izan didate. Baina berdin zait. Hau da, eragiten dit, baina argi dut halako pertsonek ez dutela merezi ni kezkatzerik. Autoestimarik gabeko jendea izaten da gainera, badakit, ezagutzen ditut.
Noiz hasi zinen honetaz kontziente izaten? Bi urte bete arte gizakiok ez omen gara jabetzen sexu biologikoen arteko desberdintasunez...
Amak kontatu zidan, behin, bost urte nituela, biluztu, zakilatxoa hanka tartean gorde eta esan niola: "Ama, ni horrelakoa naiz". Berak umore puntuarekin hartu zuen eta ez zitzaion bururatu ere egin beste ezer izan zitekeenik.
Ordutik, urte hauetan guztietan seinaleak bidaltzen ibili zara: amari zapatak lapurtzen zenizkion, panpinak eskatzen zenizkion Olentzerori, hamahiru urterekin begiak margotzen hasi zinen... nola interpretatzen zituzten ingurukoek?
Esango nuke ez zituztela ikusi nahi. Tira, gerora, amonak aitortu dit berak beti jakin izan zuela, nik ezer esan baino lehenago. Eta sei urte nituela andereño batek ere esan omen zion amari ni mutiko "berezia" nintzela eta nabari zitzaidala ez nintzela zoriontsu. Psikologo batengana joaten nintzen garai hartan, ume tristea nintzelako, eta hark beti eskatzen zidan marrazteko. Nik hartu eta emakume eder-ederrak marrazten nituen, beti emakumeak. Antza, erabat kontziente izan gabe, hau barruan neraman eta horrela kanporatzen nuen. Baina amak, adibidez, oker interpretatu zuen eta pentsatzen zuen bere semea, Mikel, homosexuala zela. Baina ez, alaba bat zeukan.
Hamalau urterekin iritsi zen eguna. Amari kontatu zenion. Nola gogoratzen duzu une hura?
DBH amaitzeko sei hilabete falta zitzaizkidan. Beldur nintzen ez ote ninduten onartuko. Hala balitz, zer egin? Baina, era berean, barrena husteko izugarrizko premia nuen, ezin nuen gehiago, eta, barru-barruan, amak ulertuko zuelakoan nengoen. Ama ama da. Aitarekin zalantza gehiago nituen, ordea, eta amak kontatu zion, ez nintzen ausartu. Baina bien kasuan erantzuna oso ona izan zen, hasierako harridura logikoarekin noski, baina primeran erreakzionatu zuten. Poztu egin ziren eta zoriondu egin ninduten pausua eman izanagatik. Egia da, baita ere, kezkaren bat izan zutela lehen komentatzen genuen horren kontura; gaua, drogak... baina berehala argitu genuen dena.
Zergatik aukeratu zenuen Nahia izena?
Nahia adierazten duelako, barruan neraman desira hori. Hasieran Elene ere banuen buruan, baina azkenean Nahia.
Sei hilabete geroago etorri zen beste inflexio puntu garrantzitsu bat. Neska arropak jantzita atera zinen kalera.
Bai, sentimendu asko nahasi zitzaizkidan egun hartan, ezin dut bakarra aipatu. Beldurra, urduritasuna, zoriona, oinetako mina ere sentitu nuen takoien erruz barrez... denetarik.
Bai, bai, buruz joan zinen! Takoi eta guzti!
Buruz! Takoiak, makillajea... beti esaten dut egun hartan arima makillatzeari utzi niola aurpegia makillatzen hasteko.

Begibistakoa da oso apaina zarela eta asko gustatzen zaizula zure burua prestatzea. Ispilu aurrean denbora pasatuko duzu egunero. Ikusten duzuna onartzen duzu lehen baino gehiago?
Egun on eta txarrak ditut, denek bezala. Batzuetan polita ikusten dut nire burua, eta beste batzuetan pentsatzen dut: "ene, zer da hau!". Baina orokorrean lehen baino konplexu gutxiago ditut, nahiz eta oraindik egunero ikusi eta sentitzen dudan nire gorputzari zerbait falta bular aldera daramatza eskuak eta zerbait sobratzen zaiola.
Agian horregatik ez duzu guztiz zure gustuko arropa erosten?
Daukadan arropa gustatzen zait, baina aukera gehiago edukitzea gustatuko litzaidake. Beti nabil alde hau gerri azpikoa seinalatu dit...
...nola deituko diogu alde horri? Gerri azpikoa?
Bale barrez, gerri azpikoa. Beti nabil gerri azpikoa ezkutatzen, eta eskote handiak ere... ezin.
Zergatik ez?!
Bai, eraman... eraman dezaket. Baina orain arte bularretakoa hutsik eramaten nuen...
Baina hormonak hartzen hasi zara eta nabari da zer edo zer, ezta?
Bai, lau hilabete daramatzat eta dagoeneko azala askoz leunagoa daukat. Gorputzeko ilea ere indar gutxiagorekin ateratzen zait, baina burukoa, aldiz, sendoago eta distiratsuago nabari dut. Bularrak ere hazi zaizkit pixka bat, aldaka zabaldu eta gerria pittin bat estutu. Gerri azpikoa barrez atrofiatuz joango da, ebakuntzarako prestatzeko; hilda dago, ez da tentetzen, ez du eiakulatzen, desira sexualik ez dut. Gorputzaren tenperatura ere jaitsi didate hormonek, nekatuta sentitzen naiz, gorabehera animiko handiak ditut...
Argi duzu ebakuntza egin nahi duzula?
Bai noski. Bularrak jarri nahi ditut eta gerri azpikoa kendu, beste ezer ez. Baina hemezortzi urte bete arte itxaron behar dut, urtebete eskas.
Dena dela, lehenengo hitzordua lotua duzu operatuko zaituen doktorearekin.
Bai, apirilean Bartzelonara joango naiz Iban Mañero doktorearengana. Ebakuntzaren ondorioak azalduko dizkit, noiz egin ahal izango didan... hori dena. Badakit, adibidez, ezingo dudala umerik eduki. Betidanik jakin izan dut eta ez diot aparteko garrantziarik eman izan; baina orain, estrogenoen ondorioz, sentiberago nago eta kontu honek asko tristetzen nau.
Baina badakizu benetako amatasuna haurdunaldiaren eta erditzearen ostean datorrela... Tira, noiz betetzen dituzu urteak?
Urtarrilaren 22an. Niregatik, egun horretan bertan sartuko nintzateke operazio gelara. Halaxe eskatuko diot, opari hoberena litzateke.
Ez duzu beldurrik?
Ez. Gizarte Segurantzarekin ez naiz fidatzen, baina badakit Mañero doktorearenean esku onetan egongo naizela. Benetan, beharra da. Ez dut horrela bizi nahi. Zenbaitek beren burua halaxe onartzen dute, baina nik ezin dut.
Hamabi eta hemezortzi mila euro artean dabil.
Bai, baina lortu dugu dirua biltzea.
Ebakuntza eginda aldatu ahal izango duzu izena Nortasun Agirian. Baina, zer gehiago aldatuko da?
Gauza asko. Nire sexualitatea, adibidez. Harreman sexual 'normalak' barrez eduki ahal izango ditut. Eta, ez dakit nola azaldu.... nik orain emakumetzat dut nire burua, hala sentitzen dut, baina komentatzen nizuna da: zerbait falta zait eta beste zerbait daukat soberan...
...kosta egiten zaizu izendatzea.
Bai, eta ez diot inoiz begiratzen. Dutxan... di-da garbitu eta kitto. Nire fisikoa nire sentimendu edo sentsazioekin bat etorri arte, biak eskutik joan arte, ez naiz erabat seguru ibiliko bizitzan.
Sexualitatea ere aldatuko zaizula aipatu didazu lehen. Honek ikaragarri gogorra izan behar du zure adineko gazte batentzat. Nola daramazu?
Zero barrez. Zenbait mutilek egin izan dizkidate proposamenak, baina beraiek bilatzen dutena ez da nik nahi dudana. Hau da, morboa ematen diet gerri azpikoa daukadalako... ez emakume bezala. Hipokrisia izugarria da, jendaurrean kritikatzen naute baina gero atzetik...
Zuri gustatuko zaizu mutilen bat...
Bai, gustatu izan zait, baina ez da posible izan.

Ez zinen ausartu kontatzera.
Ez da hori. Tuenti bidez ezagutu ginen eta dena kontatu nion arazo gabe. Baina bera ez da hemen bizi, eta zaila da. Lehenago izan nintzen behin beste mutil batekin, muxu batzuk besterik ez... baina ez nion ezer kontatu eta gerora izugarri damutu zitzaidan. Konfiantza behar da guztiaren gainetik, niri behintzat gustatuko litzaidake egia osoa jakitea.
Inoiz pentsatu duzu zer egingo zenukeen zuk halako egoera baten aurrean?
Bai, tira, Tuenti bidez ezagutu nuen mutil hura transexuala zen. Horregatik, ezin hobeto ulertzen genuen elkar. Bestela, egia aitortzen badizut, zaila iruditzen zait mutil batek hau onartu ahal izatea, nahiz eta bikote egonkor batekin ikusi nahi dudan nire burua etorkizunean.
Lagunekin hitz egiten duzu gauza hauetaz?
Bai, noski barrez. Honetarako amarekin baino erosoago sentitzen naiz lagunekin. Hala ere, hormona tratamendua hasi baino lehenago askoz gehiago hitz egiten nuen sexuaz. Benetan, testosterona hormona maskulinoa eta estrogenoa oso desberdinak dira! Testosterona gehiago nuenean baino lasaiago nago orain barrez.
Lagun hauek betikoak dira, ikastola garaikoak, eta badakite nor zaren. Baina, jende berria ezagutzen duzunean, sentitzen al duzu kontatzeko presioa?
Ez. Ez dut nire burua zertan justifikatu behar. Esaten badut, nahi dudalako da eta momentu horretan erosoago sentitzeko behar dudalako.
Nolanahi ere, ez duzu zure iragana ukatzen. Mikel zineneko argazkiak gordeta dituzu etxean, ala?
Bai. Batzuetan kosta egiten zait begiratzea, oso oroitzapen gogorrak datorzkidalako. Jaunartze eguna adibidez... joe, ezin duzu imajinatu nolako inbidia pasatu nuen, nik soineko zuria nahi nuen...
Inoiz izan duzu tentazioa argazki hauek puskatzeko edo erretzeko?
Amak nik baino gehiago. Beretzat ere oso zaila izan da. Pentsa, hamalau urtez Mikel izeneko semea izan du, gero Mikel badoa eta Nahia dator. Seme bat hil izan balitzaio bezala sentitzen zen, nahiz eta nik ezetz esan, hemen nengoela. Egun batean, hartu eta nire haurtzaroko irudiak puskatzen hasi zen... baina nik argazki horiek izugarri maite ditut, hain inuzentea eta zoriontsua nintzen orduan... irudi horietan oraindik ez zegoen sufrimendurik. Horregatik, zatiak hartu eta konpontzera eraman genituen, eta etxean ditugu berriz.
Txoritxo batek kontatu dit Victoria Eugenia Antzokian abestu behar duzula...
Bai, 100. urteurrenaren kontura.
Izan ere, hiru urte daramatzazu Musika Eskolan.
Bai, eta beste bederatzi urte eskolako abesbatzan. Opera, pop, blues... denetarik kantatzen dut. Nire berezko ahotsaz gain kontratenor moduko faltsua dut, nahiz eta azken aldian, hormonengatik, nahiko flojo ibiltzen naizen.
Baina, zer, dena prest emanaldirako?
Ez pentsa! Atzo hots egin zidaten eta oraindik ez dut ezer entseatu. Balkoian abestuko dut Zorionak zuri, nik bakarrik... baina txikikeria da, e!
Nola txikikeria!
20ko hamarkadako estetika eramango dut barrez, baina ez dut ez orrazkera ezta arropa ere probatu. Gainera ez dakit nola abestu behar dudan: Marilyn Monroek bezala, edo opera antzera barrez... urduri samar nago.
Film bat: Moulin Rouge (Baz Luhrmann, 2001)
Liburu bat: Amaren eskuak (Karmele Jaio, 2006)
Abesti bat: Daydreamer (Adele, 19. 2008)
Bizioa: Lagunekin egotea
Amets bat: Oreka
Miresten duzu: Gure amona. Daukan adinarekin hain indartsua izateagatik eta hau guztia ulertzeko gai izateagatik
Oporretara: Ez naiz sekula izan baina... Fidji uharteak!

Nahiaren Kuttunak