Nahas-Mahas

Nahas-Mahas https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nahasmahas/@@download/image/nahas_mahas_1359473950.jpg
2013/02/04
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: IOS, Android, Facebook
137.zenbakia
Nahas-Mahas
Angry Words-en egile berberek sortu dute Nahas Mahas (Mezcladitos izenarekin aurkituko duzu Android Market-ean) eta hitzekin jolasteko modu originala dakar. Taulan ageri diren hizkiekin ahalik eta hitz gehien osatzen ahalegindu behar duzu, horizontalki, bertikalki nahiz diagonalki. Partida bakoitzak bi minutuko hiru txanda ditu, aurkari ezagun nahiz ezezagunekin aritzeko, eta puntu gehien biltzen dituena gailenduko da. Hainbat hizkuntzatan joka dezakegu, euskaraz ere bai, noski.