Nahasketaren oreka: Desoreka

Urte asko daramatzate musika munduan, eta eskarmentu hori igarri egiten zaie, bai kontzertuetan baita grabazioetan ere. Oraintsu, lehen diskoa kaleratu dute Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik. Funkya, metala, rock gogorra
nahasketa orekatuaren emaitza da Desoreka.
Hauxe dio zuen taldearen aurkezpen orriak: Desoreka, egungo Euskal Herriko zakurzaunka eta txapasoinuaren beste erakusle bat. Hori al zarete?
Ez, noski. Testu hori Eñaut Gantxegik idatzi zuen, eta modu nahiko ironikoan bukatu zuen, esaldi horrekin. Beti ibili gara soinu berriak bilatzen, hainbat estiloren arteko nahasketak sortzen hala ere, norberak entzun ondoren defini dezala Desoreka.
Zea Mays taldeko Aiorak kolaborazioa egin du zuen diskoan. Zein izan da bere ekarpena?
Jaunko Barik taldekoen bitartez ezagutu genuen Aiora. Hasieratik genuen horrelako kolaborazio bat egiteko asmoa, abesti batean ahotsak aldatu nahi baikenituen. Asmo horrekin Aiorarekin hitz egin genuen, eta berak baietz erantzun zigun. Emaitza Emakume galdua abestia izan da, eta oso kontent gaude abesti horrekin.
Iban Nikolaik didjeridoo izeneko musika-tresna sartu du diskoan. Tramankulu handi horrekin aritzen zarete zuzenekoetan?
Bai. Diskoa grabatu aurretik, bi edo hiru kontzertutara eraman izan dugu Didjeridooa. Iban aspalditik ezagutzen dugu, eta horregatik, diskoan parte hartzea proposatu genion.
Metala eta rock progesiboaren arteko nahasketa al da Desoreka?
Desoreka taldea nahasketan oinarritzen da, dudarik gabe. Metalaren eragina oso zuzena da, eta rock gogorraren zenbait elementu ere agertzen dira diskoan. Baina hauez gain, funky musikak ere presentzia handia du: slapa, wah-wah efektua oso gustukoa dugu 70eko hamarkadako funky beltza.
Nolatan sortu zen Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin diskoa grabatzeko aukera? Harremanik ba al zenuten?
Aurretik maketa bidali genien; beraz, taldea ezagutzen zuten. Disko honekin arreta handiagoa jarri zuten, eta diskoa kaleratzeko eskaintza egin ziguten. Egia esan, oso pozik gaude eduki dugun aukera honekin.
Haritz Harreguy-rekin grabatu duzue diskoa. Zein harreman izan duzue harekin?
Hasieratik, oso harreman ona izan da. Garate estudioan sartu aurretik, diskoaren maketa antzeko bat grabatu genuen ideia orokor bat izateko. Maketa Haritzi eman genion, eta berak ideiak proposatu zituen. Gero, grabaketan zehar ere, gauza interesgarri asko proposatu zituen: ahots efektuak, zati batzuk moztea bere eskua nabari da diskoan.
Inork esan al dizue inoiz, zuen musikak Orgasmic Toothpicks Hondarribiko aspaldiko taldea gogorazten duela?
Ez digute inoiz esan, baina esango baligute, sinetsiko genuke. Azken batean, antzeko taldeak entzuten ditugula nabaria da. Bi taldeotan, Primus bezalako taldeen eragina nabari da.