Naguib Mahfuz: Kairoko ispilugilea

1911n jaio zen Naguib Mahfuz, Kairo zaharreko Al-Gamaliyya auzo ezagunean. Auzoa inguratzen zuten eraikin islamiarrek eta karrika pintoreskoek izan dute gerora eragina bere obran. Hiriko kafetegi jendetsuetan lagunekin hitz aspertuan elkartzeko ohitura zaharrak bezainbeste. Kairo iskanbilatsuaren errealitate anitzak ezin zehatzago islatu baititu Mahfuzen lumak.
Gazte hasi zen Mahfuz literaturara hurbiltzen. 1930ean ekin zien unibertsitatean filosofia ikasketei. Kolonialismoaren garaia zen. Garai nahasia eta itxaropenez betea. Urte haietan izan zuen lehen kontaktua literatura arabiarra berritzeko ahaleginean zebiltzan autoreen lanekin nahiz Europatik heldutakoekin.
1939an argitaratu zuen lehen eleberria: "Halabeharraren ironia". Jarraian, molde historikoko beste bi eleberri arrakastatsu idatzi zituen: "Tebaseko borroka" eta "Radophis". 1945etik 1957ra, kutsu errealistako literatura baterantz zuzendu zen Mahfuz. Urte haietakoak dira bere ospea sendotu zituzten obrak: "Mirakuluen etxartea" aurki euskaraz irakurri ahal izango duguna eta "Bi jauregien artean", "Desioaren jauregia" eta "Azukre-lantegia"-k osatutako trilogia hilezkorra, Abd al-Gawad merkatariaren eta bere familiaren bizitza narratzen duena.
Kutsu errealistako eleberrietatik kutsu sinbolikoa dutenetara pasatu zen ondorengo urteetan. Eboluzio horren fruitu dira "Gure auzoko seme-alabak" alegoria erlijiosoa eta "Lapurra eta txakurrak" genero beltzeko narrazioa.
1970etik aurrera, lan ezberdinak tartekatu zituen: "Maitasuna euri azpian", "Mila eta bat gauetako gauak" edota "Ezkontza ospakizunak".
1988an Nobel saria eskuratu zuen. Sari hau eskuratu duen idazle arabiar bakarra dugu. 1994an atentatu bat jasan zuen. Onik atera zen arren, geroztik makal dabil osasun aldetik, eta oso gutxitan agertzen da jendaurrean. Lan berririk idazten ez duen artean, aurrekoekin gozatzen jarraitzeko aukera dugu.