Nagore Legarreta argazkilariaren abuztuko jarduerak

Nagore Legarreta argazkilariaren abuztuko jarduerak Nagore Legarreta (Hernani, 1981) argazkilaritzaren gaineko ikerketan, bere proiektuen garapenean eta argazkilaritzari buruzko klaseak ematen dihardu, bai alor estenopeikoan eta baita argazkilaritza digitalean. Otsaileko GAZTEZULOko 'Iruditan' atalean ere parte hartu zuen. Bere obra gertutik ezagutu nahi bauduzu, abuztua hilabete aproposa izan liteke. Honakoak hilabete honetan zehar izango dituen jarduerak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nagore-legarreta-argazkilariaren-abuztuko-ekintzak/@@download/image/Nagore-Legarreta-1.jpg
2020/08/07

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Nagore Legarreta (Hernani, 1981) argazkilaritzaren gaineko ikerketan, bere proiektuen garapenean eta argazkilaritzari buruzko klaseak ematen dihardu, bai alor estenopeikoan eta baita argazkilaritza digitalean. Otsaileko GAZTEZULOko 'Iruditan' atalean ere parte hartu zuen. Bere obra gertutik ezagutu nahi bauduzu, abuztua hilabete aproposa izan liteke. Honakoak hilabete honetan zehar izango dituen jarduerak
Nagore Legarreta argazkilariaren abuztuko jarduerak
Argazkia: Cabildo de G.C. / Angel Medina G.

 

Aipatu bezala otsaileko GAZTEZULO aldizkarian 'IBAIA EZ DA TOKI BAT: URUMEA-ODRA' lana argitaratzeko aukeratu gintuen (hemen osorik ikusgai). Argazki horiek, gainera, honako testuaz lagundu zituen:

Aita Aranon jaio zen, Ama Hernanin...
Urumea ibaiak marrazten duen bailarari lotuta bizi izan naiz oroitzen dudanetik. Bailara honetako irudiak etortzen zaizkit burura, etxea eta jatorriaz pentsatzen dudan bakoitzean, bai hemen eta bai munduaren bestaldean. Barruan sartuta ditugun
irudiak dira, gure izaera moldatzen dutenak, txikitan entzuten genituen kondairak bezala: birramona Urumeara isurtzen den errekatxo bateko putzuan, lamizuloan, elkartzen omen zen lamiekin eta hortzekin harrapatzen omen zituen amurrainak.
Gure ibaitik 2.000 kilometratara, Wroclawen, Polonian nintzela, ibaiarekin harremanean hasi nintzen lanean, etxean egin nuen bezala.
Odra ibaiarekin harremana egin nahi izan nuen, izaki bizidun harekin, Wroclaw hiriaren egunerokoaren, gerraren, uholdeen eta berritzearen testigu isila.
Proiektu honetan ontziekin eraikitako kamerak kokatu ditut Urumea eta Odra ibaien ur azalean.
Odra ibaiaren kasuan, lehen aldiz esperimentatu dut kolorezko paper analogikoarekin. Eguzki argiaren ñabardurak ezagutu nahi nituen ibaiaren begietatik.

 

Honakoa aldiz abuztuan izango dituen jarduera interesgarriak:

Argiaren bila. Izpigramen tailerra (chillida-leku, HERNANI)

Abuztuaren 22a (larunbata)

11:00etatik 13:00etara

Chillidaren eskulturak argiaren bizilekuak dira, argiarentzako ontziak. Argiaren bila aldi baterako erakusketa dela eta, Nagore Legarreta argazkilariak (Hernani, 1981) zuzenduta, Chillidaren eskulturetan argiaren presentzia errebelatzen saiatzeko tailerra egingo dugu. Presentzia horretaz jabetzeko, teknika primitiboak eta analogikoak erabiliko ditugu.

Argazki txikiak (SAN TELMO MUSEOA, DONOSTIA)

Sormen tailerra izango da. Parte hartzaileek kamera digitala edota kamera daukan sakelekoa ekarrik behar dute. Adin guztietarako egokia.

Doako jarduera da, baina aurrez izena eman behar da: bibliosantelmo@donostia.eus

Jarduera hau lotuta dago Gabriela Cendoya Bergareche argazki-liburu bildumarekin.

Tailerra museoko liburutegian izango da.

Gainerako JARDUERAK: