Nagore Aranburu eta Fariba Sheikhan izango dira gaur Donostiako Crossover telesailen jaialdian egingo den solasaldian

Nagore Aranburu eta Fariba Sheikhan izango dira gaur Donostiako Crossover telesailen jaialdian egingo den solasaldian 'Klaketa' podcastaren atal berezian parte hartuko dute biek, Gaizka Izagirre zine eta telesail aditua gidari dutela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nagore-aranburu-eta-fariba-sheikhan-izango-dira-gaur-donostiako-crossover-telesailen-jaialdian-egingo-den-solasaldian/@@download/image/nagore eta fariba.png
2026/03/23

Testua: Maitane Legarreta

'Klaketa' podcastaren atal berezian parte hartuko dute biek, Gaizka Izagirre zine eta telesail aditua gidari dutela.
Nagore Aranburu eta Fariba Sheikhan izango dira gaur  Donostiako Crossover telesailen jaialdian egingo den solasaldian

Donostiako telesailen inguruko Crossover jaialdia martxan izango da gaurtik larunbatera bitarte, eta gaur hitzordu berezia dute ikus-entzunen zaleek. Euskal Herrian egindako lanengatik aski ezaguna den eta Los Domingos filmagatik aktore onenaren Goya saria irabazi berri duen Nagore Aranburu azpeitiarra izango da bertan, Fariba Sheikhan aktore gernikarrarekin batera. 

Ikus-entzunezkoei buruzko Klaketa podcastaren atal berri bat egingo dute bertan, eta Gaizka Izagirrek gidatuko du solasaldia. Saioa arratsaldeko 18:00etan izango da, Alde Zaharreko Santa Teresa komentuko KMK ekitaldi aretoan. Sarrera librea izango da.

Nagore Aranburu aspaldi hasi zen lanean Euskal Telebistan. Jaun eta Jabe, Maite, Aitaren Etxea eta Hondar ahoak telesailetan aritu izan da lanean esaterako. Gidoilari lanak ere egin izan ditu bertako umorezko saioetan, hala nola Wazemank, Sorginen Laratza, Brinkola eta Martin-en. Pantaila handian ere ikusi izan dugu Loreak, Amama, Irati eta Aupa Etxebeste! filmetan besteak beste. Azken urteotan egindako proiektuak direla-eta, arreta eta aitortza handia jasotzen ari da, Euskal Herrian ez ezik, baita Espainiako Estatuan ere. Bi Feroz sari jaso ditu Querer telesailean eta Los Domingos pelikulan egindako lanagatik, eta baita Goya saria ere Alauda Ruiz de Azuaren azken filmean egindako lana dela eta. Azkenaldian, Maspalomas eta Karmele filmetan eta Zeru ahoak telesailean ere ikusi dugu.

Fariba Sheikhan gernikarra, berriz Goenkale telesailean ezagutu genuen euskaldun askok. Telebistan beste proiektu batzuetan ere aritu izan da, tartean Bi eta bat, El secreto de puente viejo, Èlite: historias breves, La Unidad eta Matices telesailetan. Zineman, berriz, Guy Ritchiek zuzendutako The Covenant filmean lan egin zuen, eta Diego Corsiniren Adiós Madrid-en. Aitor Gabilondok zuzendutako Salvador telesaila estreinatu berri du. Luis Tosar eta Claudia Salas dira bertako aktore nagusietako bi.