Nagasaki bonbaren arrastoa

Nagasaki bonbaren arrastoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nagasaki-bonbaren-arrastoa/@@download/image/2011249399RICHLAND.jpg
2012/12/13
berria
Nagasaki bonbaren arrastoa
Richland-en erradiazioaren eraginez hildako untxi bat aurkitu dute berriki. Haren kakaren bila ibili dira ikerlariak hura ere kutsatuta egongo zelakoan, baina ez dute arrastorik topatu. Harritzekoa? Ez horixe. Richland AEBetako nekazal herri txikia zen XX. mendearen hasieran, baina 40ko hamarkadan errotik aldatu zen Hanford gunea eraiki zutenean; bertan egin zuten 1945ean Nagasakin botatako bonba atomikoa. 1987an erreaktorea gelditu zuten eta ordutik ingurua lehengora itzultzen saiatzen ari dira, eragindako kutsadura kentzen alegia. Oraindik badute lana. Untxi gaixoak ura edan omen zuen lurrera bota duten eraikin zahar baten ondoan, eta seko gelditu zen.