Nafarroaren Eguna ospatuko dute Baigorrin igandean, hilak 25, Basaizea Kultur Elkarteak eta Baigorri

Nafarroaren Eguna ospatuko dute Baigorrin igandean, hilak 25, Basaizea Kultur Elkarteak eta Baigorri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroaren-eguna-ospatuko-dute-baigorrin-igandean-hilak-25-basaizea-kultur-elkarteak-eta-baigorriko-gaiteroek-antolaturik/@@download/image/20104233146Nafarroa_eguna.jpg
2012/12/13
berria
Nafarroaren Eguna ospatuko dute Baigorrin igandean, hilak 25, Basaizea Kultur Elkarteak eta Baigorri
Urtero legez eta Baigorriko Kultur Asteari behar bezalako amaiera emateko, egun atsegina pasatzeko proposamena datorkigu Behe Nafarroatik. Urtez urte errotzen ari den hitzordua da hau eta aurtengo egitaraua hurbiltzen den ororen festa egarria asetzeko modukoa da, zinez.

Basaizea Kultur Elkartearen eta Baigorriko Gaiteroen eskutik, igandean plan polita duzu. Hara:

8:00. Askaria Baigorriko ikastolak eskainirik.
11:00. Kabalkada: Baigorri, Txantrea eta Amikuzeko ziganteak; Bera eta Fustiñanako dantza taldea; Joaldunak; Nafarroako Gaiteroak; Uztaritzeko txaranga; Ezpela; Txistulariak eta trikitilariak…
12:00. Ikusgarria elizako plazan, Bertsolariak (Bixente Hirigai, Mizel Mateo, Eki Erramundegi, Julio Soto, Bixente Luku eta Mattin Luku), Berako dantza taldearen ikuskizuna eta Fustiñanako dantza taldearen ikuskizuna.
14:00. Garazi eta Ortzaize ikastolen bazkaria.
15:00. Nafarroako sokatira txapelketa.
17:00. Zangotzako Rocamador dantza taldearen, Ibarrako Lurr dantza taldearen eta Baigorriko makilarien ikuskizuna herriko plazan. Bestalde, tinbakada izanen da Xokoan.
19:00. Larrain dantza eta dantza jauziak Ezpela txarangarekin.
20:00. Oxabi txaranga.
23:00. Harakinkia.