Nafarroan bertan behera utzi dute euskarazko haur eskolak zabaltzeko debekua

Nafarroan bertan behera utzi dute euskarazko haur eskolak zabaltzeko debekua https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/15
berria
Nafarroan bertan behera utzi dute euskarazko haur eskolak zabaltzeko debekua
Erabakia behin behinekoa den arren, ezin zaio helegiterik jarri; haurrak euskaraz eskolaratu nahi dituzten gurasoak batzarra egingo dute gaur Iruñean, 17:30ean.

Iruñeko udalak haur eskolen euskarazko eskaintza zabaltzeko aukera izango du gaurtik aurrera; Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du euskarazko haur eskolak zabaltzeko debekua.

Eredu aldaketa onartu ez zuten 50 familiek jarri zuten helegitea, baina epaiaren esanetan, horiei eragiten dien kaltea baino handiagoa da beste haurren interesa.

Hemendik aurrera beraz, normaltasunez egin ahalko dira matrikulak euskarazko haur eskoletan.