Nafarroako unibertsitateen errealitate ankerra

%84 da, euskaraz ikasi nahi dutelako batez ere, Nafarroatik kanpora joan behar duten unibertsitari bortziriarren kopurua. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak zabaldutako azterketaren arabera, bertako hamar ikasletatik zazpik euskaraz ikasi nahi du, baina Nafarroako unibertsitateen eskaintzak ez dio inola ere haien eskaerari erantzuten.