Nafarroako Topaguneak batBiralau kultur zirkuitua aurkeztu du

Nafarroako Topaguneak batBiralau kultur zirkuitua aurkeztu du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-topaguneak-batbiralau-kultur-zirkuitua-aurkeztu-du/@@download/image/20115207392batbiralauona.jpg
2012/12/13
berria
Nafarroako Topaguneak batBiralau kultur zirkuitua aurkeztu du
Maiatzaren 21etik ekainaren 12ra kalitate eta formatu handiko lau ikuskizun eskainiko dira Leitza, Etxarri Aranaz, Bera eta Agoitzen.



Euskara Elkarteen topalekua da Topagunea. Euskara sustatzea du, bada helburu nagusi, eta Nafarroaren kasuan lan hori are beharrezkoago bihurtzen du hizkuntzak erakundeen aldetik bizi duen jazarpenak.
Urteak dira Nafarroako Topagunea sortu zenetik, hamasei bazkide ditu egun, eta hamaika ekimen abiarazi ditu urtero: Film laburren zirkuitua, Irakurri, Gozatu eta Oparitu, Kultur Errota...
BatBIRAlau duela hiru urte jarri zuten martxan. Kalitate handiko euskarazko kultur programazio koordinatua eskaintzea du helburu, herri eta eskualdeko kultur dinamika indartu nahian.
Euskaraz bizi eta gozatzea da gakoa beste behin.


Lau ikuskizun


Maiatzaren 21ean, larunbata, 20:00etan Leitzako Zineman 'Baginaren Bakarrizketak' antzezlana Txalo Produkzioaken eskutik.
Ekainaren 3an, ostirala, 22:00etan Etxarri Aranazko Kultur Etxean Sorkunen emanaldi akustikoa.
Ekainaren 4an, larunbata, 22:00etan Berako Kultur Etxean Gose.
Eakinaren 12an, igandea, Agoizko Kultur Etxean Ruper Ordorika.