Nafarroako Liburutegiak musika eta dantza emanaldia eskainiko du Musikaren Hiriaren hamargarren urteurrenean

Nafarroako Liburutegiak musika eta dantza emanaldia eskainiko du Musikaren Hiriaren hamargarren urteurrenean Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko eta Nafarroako Dantza Eskolako ikasleek parte hartuko dute gaurko ekitaldian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-liburutegiak-musika-eta-dantza-emanaldia-eskainiko-du-musikaren-hiriaren-hamargarren-urteurrenean/@@download/image/albiste md.png
2022/02/25

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko eta Nafarroako Dantza Eskolako ikasleek parte hartuko dute gaurko ekitaldian.
Nafarroako Liburutegiak musika eta dantza emanaldia eskainiko du Musikaren Hiriaren hamargarren urteurrenean

Nafarroako Liburutegia, Nafarroako Dantza Eskola eta Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala elkartuko dira musikaren eta dantzaren "emanaldi bakar eta dinamikoa" eskaintzeko, Musikaren Hiriaren sorreraren X. urteurrena dela eta. Gaur izango da emanaldia, 19:00etan, Iruñean kokatutako Nafarroako Liburutegian. Kontserbatorioko piano, akordeoi eta kantu ikasleak arituko dira eta dantza eskolako ikasleen "koreografia ederrak" ere izango dira.  

Ekitaldia 22 akordeoi-jotzaile, piano-jotzaile bat eta narratzaile lana egingo duten bi abeslari arituko dira. Bigarren soilaruan hasiko da emanaldia eta Joaquin Larregla musikari eta konposatzailearen Viva Navarra joko du musikarietako batek akordeoiarekin. Jarraian, lau akordeolari-jotzailek Astor Pantaleon Piazzolla konposatzaile argentinarraren Oblivion eta S'il vous plait obrak eskainiko dituzte. Bestetik, akordeoia eta dantza uztartzen dituzten bi ikuskizun labur ere izango dira. Lehena, bost folklore piezekin osatuko dute eta, bigarrena, musika klasikoko lau piezek.

Lehen solairuan jarraituko du ekitaldiak eta bi akordeoi eta piano batez osatutako hirukoteak Yann Pierre Tiersen musikari eta konposatzaile frantsesaren Sur le fille obra interpretatuko dute. Bi akordeoi kontzertu labur izango dira ondoren; haurrentzako lau piezaz osatua bata, eta musika garaikideko bost obraz bestea. 

Sarrerako solairuan emango diote amaiera emanaldiari, akordeoia eta dantza bateratuta. Piazzolaren bi pieza eta Kevin Jenkins galestarraren bat joko dituzte.