Nafarroako III. Liburu Azoka martxan da Iruñean

Nafarroako III. Liburu Azoka martxan da Iruñean Haurrentzako tailerrak eta liburu aurkezpenak izango dira egunotan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-iii-liburu-azoka-martxan-da-irunean/@@download/image/LA.jpg
2023/05/29
Haurrentzako tailerrak eta liburu aurkezpenak izango dira egunotan.
Nafarroako III. Liburu Azoka martxan da Iruñean

Ostiralean ireki zuten Nafarroako III. Liburu Azoka, Iruñeko Gaztelu plazan,eta ekainaren 4ra bitarte egongo da zabalik. Azoka ez ezik, hainbat jarduera ere antolatu dituzte, hala nola liburu aurkezpenak eta mintzaldiak.

Ostiralean, Hariz Lagarreta, Eneko Barberena eta Jon Alonsok euren liburua aurkeztu zuten eta gaur, hilak 29, Munduko poesia kaierak bildumako Mario Benedetti eta Bertol Brecht liburuen aurkezpena egingo dute eguerdiko hamabi eta erdietan. Inma Errea Cleix eta Irati Majuelo Itoiz itzultzaileak izango dira bertan Isabel Etxeberria Martinezek gidatuko du.

Bestetik, gaur eta bihar, goizeko hamar eta erdietan, Pamiela eta Kalandrakak haurrentzako tailerra egingo dute.

Asteazkenean, maiatzaren 31n, hiru ekintza izango dira azokan, 17:00etatik 18:30era bitarte. Zitkala-Saren Txori gorri (Andre Sloux baten idazlanak) liburua aurkeztuko du Xabier Monateserio itzultzaileak. Xan Idiartek Nostalgia ez da salgai bere argitalpenaren inguruan arituko da solasean Luzien Etxezaharretarekin. Azkenik, Eneko Bidegainek Bichta éder lanaz mintzatuko da Patxi Larrionekin batera.

Ostegunean, ekainak 1, Fernando Reyk itzulitako Nuccio Ordineren Alferrikakoaren balioa liburua aurkeztuko dute. Hurrengo egunean, Imanol Murua Egunero behar genuen lanaz arituko da Alberto Barandiaranekin. Azkenik, igandean, Juan Luis Landa eta Joxean Muñoz Irati komikiaz arituko dira.

Azoka igandera arte egongo da zabalik, 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.