Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Jaialdia hasiko da gaur
Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XII. Nazioarteko Festibala gaurtik larunbatera izango da martxan eta hogeita bat film labur eta pelikula luze bat ikusiko ahal izango dira bertan.
Gaur, Match, La calima, Metaverso: Mundo espejo, Ella es la sensación, No estamos solos, Echo eta Ratón de biblioteca proiektatuko dituzte. Bihar, osteguna, honako hauek erakutsiko dira: Cuando haces pop, Amanece la noche más larga, Nire kriaturita, Bildumazaletasuna, White butterflies, Osito eta Arrivederci Paris. Ostiralean, urriaren 27an, Sincopat, Worldlines III, Autoen hilerria, Almendra mingotsak, Sakrifizioa eta Saiakera bakarra izango dira ikusgai. Bukatzeko, larunbatean, La autopsia de Jane Doe film luzea emango dute. Saio guztiak 19: 00etan hasiko dira Iruñeko Gazteriaren Etxean, eta zinemagileak ere izango dira euren lana aurkezten.
Ikusleek gustukoen dituzten film laburrak bozkatu ahal izango dituzte saio bakoitzean, Publikoaren Saria erabakitzeko. Horretaz gain, Epaimahaiaren Saria ere izango da. Sari banaketa larunbatean egingo dute.
