Nafarroako eta Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak izango dira bihar

Nafarroako eta Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak izango dira bihar Arantzan eta Gasteizen izango dira saioak, lehena arratsaldez eta bigarrena eguerdian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-eta-arabako-eskolarteko-bertsolari-txapelketak-izango-dira-bihar/@@download/image/eskolartekoa.png
2022/05/20

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Arantzan eta Gasteizen izango dira saioak, lehena arratsaldez eta bigarrena eguerdian.
Nafarroako eta Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak izango dira bihar

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 27, edizioan 18 gaztetxo aritu dira kantuan hiru kanporaketetan, Kanpezu, Aramaio eta Gasteizen. Kanporaketa hauen bidez sailkatu dira bihar Gasteizko Federiko Garcia Lorca antzokian kantatuko duten zortzi finalistak: Aramaioko Danel Herrarte, Sabin Abarrategi eta Gari Arexolaleiba, eta Gasteizko Samuel Rodriguez, Irati Martinez, Eukene de los Aires, Maddi Agirre eta Hegoi Amabizka. Eguerdiko 12.00etan hasiko da saioa eta bertan erabakiko dira edizio honetako txapeldun eta txapeldunordea, Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean ekainaren 18an kantatuko duten Arabako ordezkariak.

Bestetik, 14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gaztek parte hartuko dute bihar Arantzan jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren hogeita hamaisegarren edizioan. Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Beñat Astiz Isasi (Barañain), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Larraitz Goikoetxea Zuriarrain (Altsasu), Manex Leone Baraibar (Iruñea), Olatz Bados Ganuza (Olazti) eta Xabier Elizalde Soto (Iruñea) arituko dira bertsotan. Ainhoa Larretxeak aurkeztuko du saioa, eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Julen Zelaieta izango dira epaileak. Txapelketako lehenengo bi sailkatuak, gainera, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.

Arantzako aterpeko areto handian izango da saioa, 17:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da, eta nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatziz erreserba daiteke.