Nafarroako Emakume Pailazoen Nazioarteko Jaialdia
Nafarroako Emakume Pailazoen Nazioarteko I. Jaialdia antolatu dute urriaren 10etik 17ra Nafarroako Antzerki Eskolan, Gayarre Antzokian eta Nafarroako Kultur Etxeetan. Egitarau oparoa prestatu dute mota guztietako jarduerekin: klun tailerrak, pailazo ezagun eta internazionalek egindako ikuskizunak, Down Sindromea duten nerabeek egindako klun ikuskizuna, haurrentzako tailerra, film laburren proiekzioa, haurrentzako ospitalean emanaldia, adineko pertsonentzako emanaldia zaharren egoitzan, kaleko emanaldiak, bermuta, globlofexia, fotocall, zinemaldia....
Jaialdiko ikuskizunen artean honako hauek izango dira: Bea Larrañagaren Bonba bat naiz, bonba gozoekin mundua aldatu nahi duen gozogile fidagarri baten ingurukoa; Birjiñe Albiraren Ke-Garaiak, lan egin nahi baina lanik lortzen ez duen emakumeari buruzkoa; eta Virginia Imazen Sex o no sex, bizitzaz, heriotzaz eta sexuaz hausnartzen duen pailazoa duena protagonista.

Hiru tailer ere egingo dituzte jaialdiaren barruan: Nafarroako Antzerki Eskolan emango den Pro tailerra, pailazo ezagun batek emango duena; Down sindromea duten nerabeei zuzendutako beste bat, eta indarkeria matxista jasan duten emakumeei zuzendutakoa.
Sarreren eta bestelako kontuen inguruko informazioa webgunean jaso dute.

