Nafarroako Dantza Garaikidearen programak bere erakustaldi zikloa hasiko du gaur Etxarri Aranatzen

Nafarroako Dantza Garaikidearen programak bere erakustaldi zikloa hasiko du gaur Etxarri Aranatzen Hiru konpainia Nafarroako hamasei herritan izango dira apirilean eta maiatzean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-dantza-garaikidearen-programak-bere-erakustaldi-zikloa-hasiko-du-gaur-etxarri-aranatzen/@@download/image/el-programa-de-danza-contemporanea-de-navarra-dna-inaugura-su-ciclo-de-exhibiciones-este-viernes-en-etxarri-aranatz-es-2241.jpeg
2023/04/14
Hiru konpainia Nafarroako hamasei herritan izango dira apirilean eta maiatzean.
Nafarroako Dantza Garaikidearen programak bere erakustaldi zikloa hasiko du gaur Etxarri Aranatzen

Nafarroako Dantza Garaikidearen programak (DNA) erakusketa artistikoen zikloa inauguratuko du gaur, ostirala, Etxarri Aranazko kultur etxean, Akira Yoshida & Lali Ayguadé-renTogether to get there lanarekin. Hamasei erakustaldi egingo dituzte guztira maiatzaren 13ra bitarte. 

Honako lan hauek ikusi ahal izango dira: Akira Yoshida & Lali Ayguadé-ren Together to get there; iXa-ren Nik·Eurekin eta Kon Moción-en EveryOne. Emanaldiak DNAren aurreko edizioan garatu ziren sorkuntza egoitzen lanaren emaitza dira.

Honako toki hauetan izango dira emanaldiak: Etxarri Aranatz, Castejon, San Adrian, Zizur Nagusia, Bera, Agoitz, Lizarra, Viana, Noain, Lesaka, Murchante, Atarrabia, Ribaforada, Berriozar, Lodosa eta Tafalla.

Etxarri Aranezen gaur, 19:00etan kultur etxean estreinatuko den Together to get there “biren arteko topaketa bat da, besarkada bat, bestea sentitzea, hitzik gabeko komunikazioa, denboraren sentipena, biren artean sortutako mundu batean murgilduta. Elkarrekiko euskarria. Denbora bat hedatzen dena eta inoiz amaituko ez balitz bezala gelditzen dena. Eraldaketa bat da, aldaketa bat. Erortzen hasten diren zatiak, eusten hasten diren beste batzuk. Une hori ahaztu egiten da eta desberdintasunak azaleratzen dira; kontrako poloak, hauskortasuna eta indarra, erortzen uztea eta kontrolarekiko desira. Oreka eta ezegonkortasuna. Benetako giza izaera”.

Emanaldietako sarrerek sei euro balioko dute eta toki bakoitzeko leihatiletan edo web-orrietan erosi ahal izango dira. 

Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.