Nafarroako Bertsolari Txapelketa, gori-gori

Larunbatean izango da lehen finalerdia, Etxarri Aranatzen. Ander Fuentes 'Itturri' zubietarrak, Saioa Alkaiza iruindarrak, Oskar Estanga gaintzarrak, Xabier Terreros eta Estitxu Arozena lesakarrek eta Julio Soto gorritiarrak argazkian- parte hartuko dute.
Bertsolariek egin beharreko lana, hauxe: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, ofizioka, hiruna bertso zortziko txikian; binaka, ofizioka hiruna bertso hamarreko txikian; kartzelan, bakarkako lanari dagokionez, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian eta gaia emanda bina bertso doinu eta neurai librean. Finalerdia Etxarri Arantzeko kultur etxean izanen da, 17:30ean hasita.
Beste finalerdiak hilaren 27an eta martxoaren 7an izango dira, Iruritan eta Atarrabian, hurrenez hurren.
Julio Soto gorritiarrari orain gutxi egin genion sexu elkarrizketa beroa eta, besteak beste, bera konkistatzeko bi baldintza aipatu zizkigun: umorea eta morboa. Elkarrizketa osoa irakurri nahi?