Nafarroako Bertsolari Txapelketa Doneztebera eta Berriozarrera iritsiko da asteburuan

Nafarroako Bertsolari Txapelketa Doneztebera eta Berriozarrera iritsiko da asteburuan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-bertsolari-txapelketa-doneztebera-eta-berriozarrera-iritsiko-da-asteburuan/@@download/image/20112251403Berriozar.jpg
2012/12/13
berria
Larunbateko saioa Doneztebeko zineman izango da, eta igandekoa Berriozarreko musika eskolan. Biak 17:30ean hasiko dira. Final laurdenetako azken bi saioak izanen dira.

Larunbatekoan, Iñaki Aleman (Irurita), Jon Barberena (Elizondo), Saioa Alkaiza (Antsoain), Iñigo Ibarra (Iruñea), Xabier Silveira (Lesaka) eta Iban Garro (Lesaka) jardungo dira bertsotan.
Igandean, Julen Zelaieta (Bera), Jon Elizetxe (Gartzain), Aimar Karrika (Auritz), Aritz Saragueta (Betelu), Patxi Castillo (Bera) eta Jon Sanjurjoren txanda izanen da.

Joan den asteburuan Nafarroako Txapelketako azken laurdenetako lehen bi saioak jokatu ziren eta Eneko Lazkozek eta Xabier Terrerosek eskuratu zuten finalerdietarako txartel bana.