Nafarroako Bertso Negulekuak egingo dituzte, Legasan, abenduaren amaieran

Nafarroako Bertso Negulekuak egingo dituzte, Legasan, abenduaren amaieran Egonaldiak bi txandatan egingo dituzte eta izen-ematea Internet bidez egin beharko da abenduaren 2ra arteko epean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-bertso-negulekuak-egingo-dituzte-legasan-abenduaren-amaieran/@@download/image/image_preview.jpeg
2022/11/24

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Egonaldiak bi txandatan egingo dituzte eta izen-ematea Internet bidez egin beharko da abenduaren 2ra arteko epean.
Nafarroako Bertso Negulekuak egingo dituzte, Legasan, abenduaren amaieran

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertso eskoletako gazteei zuzenduriko egonaldia antolatu du abenduaren 27tik 29ra bitartean, Legasako Kattalin aterpetxean. Bertso Negulekuak bi txandatan banatuko dituzte, adinaren arabera: LHko ikasleak abenduaren 27tik 28ra elkartuko dira, eta DBHkoak,berriz, 28tik 29ra. Nafarroako Bertso Eskoletako irakasleak ariko dira begirale. 

Egitasmoaren helburua herrialdeko bertso eskoletan dabiltzan gazteen arteko harremanak bultzatu eta elkar ezagutzan sakontzea da, eta baita bertsolaritza eskolako logikatik atera eta aisialdiko eremura eramatea ere.
 
Izena emateko epea abenduaren 2ra arte izango da zabalik, eta ondoko galdetegia bete beharko da horretarako. Egitaraua ere zabaldu dute Bertsozale Elkartearen webgunean.