Nafarroako Bertso Eskolen Eguna maiatzaren 26an izango da, Leitzan

Nafarroako Bertso Eskolen Eguna maiatzaren 26an izango da, Leitzan Txikien Eskolarteko Txapelketako finala, bazkaria, bideo lehiaketaren sari banaketa eta Peru Harrira bisita egingo dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-bertso-eskolen-eguna-maiatzaren-26an-izango-da-leitzan/@@download/image/image_preview.jpeg
2024/05/06
Txikien Eskolarteko Txapelketako finala, bazkaria, bideo lehiaketaren sari banaketa eta Peru Harrira bisita egingo dute.
Nafarroako Bertso Eskolen Eguna maiatzaren 26an izango da, Leitzan
Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Eguna maiatzaren 26an ospatuko da, Leitzan. Nafarroako Bertso Eskolen sareko 9 eta 14 urte bitarteko ikasleak elkartuko dira bertan.  Bertso Eskolen sarea osatzen duten gazteen arteko harremana bultzatu eta elkar ezagutza sustatzeko helburua du topaketak.
 
Goizean Nafarroako Txikien Eskolarteko Txapelketako finala izango da Leitzako Herri Aretoan. Ondoren, elkarrekin bazkalduko dute denek. Arratsaldean, Gure ahots bideo motz bideo lehiaketaren baitan sortutako bideoak ikusiko dituzte eta sari banaketa egingo da. Azkenik, Peru Harriko bisitak emango dio amaiera egun osoko egitarauari.
 

Bertso Eskolen egunean izena emateko galdetegia bete beharko da, maiatzaren 17a baino lehenago.