Nafarroako 41 herritan izango da Kulturren 28.edizioa

Nafarroako 41 herritan izango da Kulturren 28.edizioa Musika, dantza, eta bestelako zenbait jarduera izango dira irailaren 9ra bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nafarroako-41-herritan-izango-da-kulturren-28-edizioa/@@download/image/kultura.png
2023/06/26
Musika, dantza, eta bestelako zenbait jarduera izango dira irailaren 9ra bitarte.
Nafarroako 41 herritan izango da Kulturren 28.edizioa

Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Kultur programaren 28. edizioari asteburuan eman diote hasiera, Uxuen eta Martzillan, eta irailaren 9ra arte izango da martxan Nafarroako 41 herri eta kokagunetan. Proposamen musikal eta artistiko ugari izango dira, eta horietatik hogeita hamar ikuskizun nafar jatorriko talde eta artistek eskainiko dituzte. Bestetik, erakusketa eta beste jarduera osagarri batzuk ere izango dira. 

Ikuskizunen artean izango dira ondoko hauek: Motxila 21, Hutsun Txalaparta taldea, Gandeia, Agoitz dantza taldea eta Otsagabiako dantzariak, Andrea Santiago, Mielotxin, Merina Gris, Burutik, In Tempore abesbatza...

Honako kokalekuetan izango dira datozen ikuskizunak: Agoitz, Olatzagutia, Otsagabia, Valtierra, Artaxoa, Donamaria, Ribaforada, Faltzes, Petilla Aragoi, Zugarramurdi, Bera, Izaba, Tafalla, Lizarra, Lekunberri, Erronkari, Viana, Azagra, Leotz, Mendigorria, Los Arcos, Corella, Zangoza, Lizaso-Orgi, Gesalatz, Cabredo, Gares, Fitero, Lesaka, Leireko monasterioa, Orbaizeta, Elizondo, Lodosa, Tutera, Cabanillas, Altsasu, Orreaga, eta Urrotz.

Remigia Etxarren Aranguren funanbulista iruindarraren inguruko erakusketa artistiko parte-hartzailea ere izango da Bertizeko lorategian uztailaren 3tik abuztuaren 31ra bitartean. Honekin loturiko zenbait ekintza ere antolatu dira, hala nola Garazi Pascual funanbulistaren saioa, trapuzko panpin funanbulista egiteko tailerra, Argako Erregina ikuskizuna, eta tximeleta, txori eta burruntzien tailerra.

Hemen kontsulta daiteke egitarau osoa.