Nafarroa 1512-2012: Punk-Oi doinuak gure historia gogoratzen

Nafar Erreinuaren konkistaren 500. urteurrena betetzen den honetan, hainbat dira data seinalatuaren harira sortutako ekimenak. Disko hau da horietako bat. Bardulia Produkzioak-en eskutik, 21 talderen abestiak aurkituko ditugu disko honetan. Punk, Oi! eta rocknroll doinuak letra aldarrikatzailez bustirik datozkigu, talde zahar zein gazteak biltzen dituen koktela da! Eta bide batez, bide bikaina Euskal Herriko punk-oi! eszenan zer gertatzen ari den ikusteko. Eduki beharrekoa!