Nader Koochaki artistaren 'Soineko paisaia' erakusketa paratu dute Baionako euskal museoan

Nader Koochaki artistaren 'Soineko paisaia' erakusketa paratu dute Baionako euskal museoan Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri-hotsen artxibo soinuduna da erakusketa, eta apirilaren 9ra arte bisita daiteke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nader-koochaki-artistaren-soineko-paisaia-erakusketa-paratu-dute-baionako-euskal-museoan/@@download/image/8158d9b1-d445-4024-843f-1a3bc01e51a0.jpeg
2023/01/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri-hotsen artxibo soinuduna da erakusketa, eta apirilaren 9ra arte bisita daiteke.
Nader Koochaki artistaren 'Soineko paisaia' erakusketa paratu dute Baionako euskal museoan

Baionako Euskal Museoak eta Euskal Kultur Erankundeak Nader Koochaki-ren (1983, Donostia) Soineko Paisaia  instalazio artistikoa antolatu dute, artistak artzaintzaz egindako lanaren emaitza. Erakusketa mapaz, irudiz, testuz eta binilo diskoz osatua da. 

Instalazioak  joare soinu-bilketa horretan murgiltzeko aukera eskaintzen dio bisitariari, hamaika ordu baino gehiagoko grabaketez gozatzeko. Izan ere, Euskal Kultur Erakundeak azaldu duen bezala, "artzaintzaren inguruan argitaratu diren lanak anitzak izanik ere, entzumenean jarri duten lanak urriak dira. Soineko Paisaia  antropologiaren diziplinari eduki berriak eskaintzen dizkio, artzain munduak ingurumenean duen eragina erakutsiz".

Erakusketa apirilaren 9ra arte egongo da zabalik. Astearte, asteazken, ostiral, larunbat eta igandetan 10:00etatik 18:00etara bisita daiteke, eta ostegunetan 13:00etatik 20:00etara.

Erakusketak Zuberoari dedikatutako Museoa Urtu egitasmoarekin du lotura eta, ondo bidean, Nader Koochakik urte bukaeran aurkeztuko beharko luke bere lana, hau ere Baionako Euskal Museoan.