Nacho Vigalondoren azken fantasia

Nacho Vigalondoren azken fantasia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nacho-vigalondoren-azken-fantasia/@@download/image/20101156922NACHO_VIGALONDO.jpg
2012/12/13
berria
Nacho Vigalondoren azken fantasia
Zuzendari kantabriarrak Los Cronocrimenes (2007) perla utzi zigunetik hiru urte pasatu dira. Ba, bere bigarren film luzea postprodukzio lanetan dago eta datorren urte erdialdean aretoetan izatea espero da. Extraterrestre izango da filmaren izena eta gizatalde batek extralurtarren etorrera nola bizi duen kontatuko du. Oraindik trailerrik plazaratu ez duten arren, Interneten bueltaka ari dira Koldo Serra zuzendari bilbotarrak filmerako diseinatutako bi horma-irudi bitxi. Itxura ona duenik ezin ukatu!