Myriam Cameros Sierra: "Huts egitea gizatiarra dela esango diguten erreferenteak falta zaizkigu"

Takoidun zapatekin nazkatuta, Myriamek marraztu duen Marizipriztin barazkijalea oinutsik dabil. Ez du fisiko perfekturik ez eta salbatuko duen printze urdinik, lotura ideologiko eta estetiko guztietatik ihesi, bere buruaren jabe baita; aske eta zoriontsu.
Myriam Cameros Iruñean jaio zen 1978ko San Fermin egunean, baina bere haurtzaroa Erriberan pasatu zuen bigantxa eta behizain artean. Bartzelonako Artes herrian bizi da orain, hemen ere lasaitasuna eta ardo ona ditu eta. Duela bost urte, tratu txarrak pairatu dituzten emakume elkarte katalan batek eskatuta, Nunila Lopez kataluniarrak Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi ipuina idatzi zuen, eta Myriamek irudiztatu. Iaz argitaratu zuen euskaraz Txalaparta argitaletxeak.
Helduei zuzenduriko ipuin batez ari gara. Zein misio du ipuin batek helduen munduan?
Fabularen zentzua berreskuratzea, muinean mezu bat daramaten istorio atsegin eta dibertigarriak berreskuratzea. Bizi-erritmo bizkorregia dugu; larritasunak, kezkak, presak Marizipriztinen ipuina irakurtzea liberatzailea izan daiteke.
Baina, ez al duzu uste haurrei zuzenduriko ipuinek ere honen antza handiagoa edukiko balute errealitatea bestelakoa izango litzatekeela?
Hasieratik harritu ginen ikastetxeetan lan egiten duen jende askok eman zizkigulako eskerrak; ikasleekin gai garrantzitsu asko jorratu ahal izateko falta zitzaien materiala eman izana eskertu digute. Gure haurrei ematen diegunaren inguruko eztabaida berpiztu du Marizipriztinek eta, nire ustez, ezinbestekoa da eduki hauek guztiak errebisatzea; ipuinetako erreferenteak bestelakoak balira gure mundua ere oso desberdina izango litzatekeelako. Egia da haurrei zuzenduriko literatura ona egon badagoela, bilatu egin behar da, horretan denbora inbertitu. Baina askoz ugariagoa da inongo ekarpenik egiten ez duena.
Euskarazko lehenengo argitalpena kasik agortu egin da hiru hilabetetan. Seinale ona?
Bai, noski. Gazteleraz hirugarrena ere kaleratu dugu eta Galizian nahiz Brasilen berehala aterako da. Argentinan eta Mexikon ere argitaratzeko negoziatzen ari gara.
Alta, argitaletxeek ez zuten zuen proposamenean sinetsi hasieran
Ipuina prest genuen orain dela bost urte baina, proiektu interesgarriak aurkezten dituen beste askori bezala, ez ziguten jaramonik egin. Iaz, ipuina sarearen bitartez zabaldu genuenean iritsi zen booma, eta orduan interesatu ziren.
Ipuina antipuina da neurri handi batean eta sortu duzuen pertsonaia ere antiprintzesa da. Halakoen faltan gabiltza, ezta?
Bai. Huts egitea gizatiarra dela eta bizitza honetan akatsak saihestezinak direla esango diguten erreferenteak falta zaizkigu, oker horiek pasatuta inoiz baino jakintsuago altxa gaitezen.
Fisikoki inperfektua, baina maitagarria eta zoriontsua den neskatoa asmatu duzu; nola, non bilatu duzu?
Nunilari erreparatu nion asko. Idazlea, ipuingilea eta clown da bera; lotsagabe bizi da.
Nahita ere, zergatik ezin dute gaurko emakume askok bera bezalakoak izan?
Testuinguruak ez du laguntzen, eta izugarrizko beldurra ematen digu gure pausuak gustatzen zaigun horretarantz, betetzen gaituen horretarantz bideratzeak. Nora joan nahi dugun jakin bai baina kontrako bidea hartzen dugula dirudi.
Eta nolakoa da Marizipriztinek bilatzen duen bikotea?
Are libreago eta zoriontsuago egingo duen norbait bilatzen du. Eta, horretarako, tratu txarrik emango ez duen gizartea behar dugu, pertsonek ere ez dezaten tratu txarrik eman.
Algeriara zoazte orain
Orango Cervantes Institutuak gonbidatu gaitu, martxoaren 8aren inguruko programazioaren baitan gure ipuina aurkez dezagun. Bestalde, Euskal Herrian nahiz Espainian barna ere ibiliko gara hitzaldiak ematen, eta Brasilera ere joatea espero dugu. Mintzaldi hauekin biltzen dugun dirua lantzean behin emakumeentzako kartzeletara joateko erabiltzen dugu, han ere oso beharrezkoa baita Marizipriztinen mezua zabaltzea.