“My sound”

“My sound” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/my-sound/@@download/image/26p13-6.jpg
2003/01/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Stereotyp
26.zenbakia
“My sound”
Stefan Moerth-en izen artistikoa da Stereotyp, berak egiten du diskoan entzun daitezkeen kantuen musika, eta berea da diskoaren diseinu eta portadako irudia-artelana(?). Beldurgarria, ezta? Dena den, ez pentsa bakarrik dagoenik. Lehen lan honetarako, Tikiman, Sugar B, Cesar edo Mc Trigger munstro-abeslariak gerturatu zaizkio. Disketxea Kruder & Dorfmeister maisuen G-Stone da, eta egiten duen musika, berriz... izen beldurgarriak asmatzen dituen lagun angloxajoi bati galdetu beharko diogu. Ez baitzaigu orain izen arrarorik bururatzen