Mutilatutako emakumeak

Mutilatutako emakumeak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mutilatutako-emakumeak/@@download/image/mutilazioa_1357825724.jpg
2013/01/04
berria
140 milioi emakumeri mutilatu dizkiete genitalak mundu osoan, Osasunaren Munduko Erakundeak emandako datuen arabera. Praktika honen behin betiko desagerpena eskatzen duen zirriborroa onartu du berriki Nazio Batuen Erakundeak New Yorken, milioika emakume eta neskatila babesteko asmoz. Azken hiru urteetan 8.000 komunitate inguruk alboratu dute praktika bortitza, horien artean Afrikako hamabost herrialdek.