Musukoei agur esateak aurpegi hutsaren sindromea ekar omen lezake

Musukoei agur esateak aurpegi hutsaren sindromea ekar omen lezake Ziurrenik jada pertsona asko ikusi dituzu musukorik gabe kaletik egun hauetan. Hau geroz eta ohikoagoa izango da, nahiz eta zenbait ziurtasun-gabezia arraro sortu daitezkeen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musukoei-agur-esateak-aurpegi-hutsaren-sindromea-ekar-omen-lezake/@@download/image/people-2563491_1280.jpg
2021/06/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ziurrenik jada pertsona asko ikusi dituzu musukorik gabe kaletik egun hauetan. Hau geroz eta ohikoagoa izango da, nahiz eta zenbait ziurtasun-gabezia arraro sortu daitezkeen.
Musukoei agur esateak aurpegi hutsaren sindromea ekar omen lezake

Erabili eta botatzeko musukoak, kolore guztietako kirurgikoak, zure lagunak egin zizkizun oihalezkoak... musuko asko pasa dira zure aurpegitik pandemia denbora honetan; eta orain, kanpoaldean, beti ere segurtasun distantzia mantentzen den lekuetan, eramateko beharra indargabetua geratu da. Leku itxietan oraindik ere nahitaezkoa izango da, baina ez kaletik paseatzen zabiltzan bitartean. Askorentzat albiste hau poz iturri izan da, beste batzuei ordea duda sortu die eta badago beste talde handi bat ez dagoena ados eta musukoa erabiltzen jarraituko duena kanpoan ere. Normalak dira errekazio guzti hauek, urtebete honetan egoera asko aldatu bada ere, hau ez baita oraindik amaitu, nahiz eta badirudien pixkanaka guztia "normaltasun zaharrera" bueltatzen ari dela. Alta, espero gabe sindrome bat garatzeko arriskua dugu: aurpegi hutsaren sindromea. 

Psikologoek euren kontsultetan behaty dutenaren arabera, pertsona askok estresa edo antsietatea sentitzen hasi dira musukoa kentzean. Honela definitzen dute adituek: Biluzik bezala sentitzen dira eta horregatik deitu zaio horrela sindromeari. Sindrome mental eta emozionalen multzo bat da sindrome hau eta musukoa kentzeak eragin lezake. Gaixotasunekiko zaurgarritasun sentimenduak eragiten du eta besteak musukoarik gabe ikusteak ere ezinegona sortzen du. Hori dela eta, batzuk arraro sentitu daitezke beste pertsonekin musukorik gabe erlazionatzean. 

Gogoratu behar da, ez dela kontua ez eramatea, berau erabateko derrigortasuna da desagertu den bakarra. Zu musukoarekin erosoago edo lasaiago sentitzen bazara eskubide guztia duzu eramaten jarraitzeko. Argi dagoena da, aldaketa honek ez diola mundu guztiari berdin eragingo, norberaren nortasunaren eta pandemia honetan bizitako esperientzien arabera sindrome hau garatzeko aukera gehiago edo gutxiago izango dira. 

Adituek diotenez aurpegi hutsaren sindromea pairatzeko aukera gehiago dutenek ezinegon emozionala esperimentatu ohi dute. Zuzentasunari oso lotuta dauden pertsonak izango ohi dira, idealari lotutakoak eta arauak betetzen ez badira haserretu edo gaizki sentitzen dira. Espero dezagun, sindrome hau osasun mentaleko arazo batean ez bilakatzea. Horretarako, ezinbestekoa da nola sentitzen garen aztertzea eta gaiaren inguruan norbaitekin hitz egitea.