Mustang

Turkia iparraldean hamabi eta hamabost urte bitarteko bost ahizpa umezurtz udaz gozatzen ari dira. Eskolako mutilekin joaten dira hondartzara. Laster zabalduko dira, ordea, moralaren kontra ari direlaren zurrumurruak, eta, ondorioz, amonak eta osabak bide zuzenean jarriko dituzte: senargaiak aurkitu eta ezkontzara bideratu. Turkiako gizarte patriarkalaren argazki zorrotza.