Muskuiluen lekzioa

Hezurrak, hortzak eta giharrak sendatzeko kola iragazkaitza lortu du mediku talde batek. Kola hau muskuiluek haitzetan itsasita egoteko erabiltzen duten itsasgarria bera da, eta haren oinarria muskuiluen genea da. Ekoizpena handitzeko, muskuiluen genea tabako landarean txertatu dute, lursail handietan landatu ahal izateko. Muskuiluak, sukaldean gozoak, eta medikuntzan, are gozoagoak.