Muskildin pastorala 30 urteren ondoren

Muskildin pastorala 30 urteren ondoren Muskidi herrira (Zuberoa) pastoralak itzuliko direla jakin ahal izan dugu kazeta.eus-en bitartez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/muskildin-pastorala-30-urteren-ondoren/@@download/image/Captura de pantalla 2022-01-20 a las 7.57.56.png
2022/01/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Muskidi herrira (Zuberoa) pastoralak itzuliko direla jakin ahal izan dugu kazeta.eus-en bitartez.
Muskildin pastorala 30 urteren ondoren

Simon Veil pastorala urtarrilaren 15ean aurkeztu zen Muskildin. Battitte Berrogain urdiñarbertarrak idatzia izan da eta uztaila eta abuztuan hiru emankizun eskainiko dituzte. Afixa sortzeko lehiaketa ere martxan da dagoeneko. 

Muskildin azkenaldian bada zer ikusi eta entzun. Azken 3-4 urteetan Hur xenda ikusgarria eta Maskaradak antolatu dira. Badira 30 urte, ordea, pastoralik ez zela sortzen bertan. Alta, 2022 honetan Simone Veil deitutako pastorala izango du herriak.

Battitte Berrogain soinugile eta konpositoreak idatzi du Simone Veili buruzko bizia ezagutarazi nahi duen pastorala. Otsailean banatuko dira karguak. Errejenta Ürrüstoi-Larrabileko Maite Davant antzerkilaria izango da eta kantuen zuzendaria berriz, Barkoxeko Sophie Larrandaburu musika irakaslea.

Pandemiaren testuinguru honetan zerbait planifikatzea zaila bada ere, Muskildin ospatuko den pastoralak jada baditu emankizunen egutegiak. Lehena uztailaren 24an izango da, hurrena uztailaren 31n eta azkena, abuztuaren 6an. 1.500 lagunentzako lekua dago aurreikusita, beti ere osasun neurriak ordurako aldatzen ez badira. 

Bestalde, pastoralaren afixa sortzeko lehiaketa ere abiatu da. Afixan herria, emankizunen egunak eta tenoreak agertu beharko dute. Obrak 40x60 zentimetroko erretratu neurria izan beharko du eta proposamenak Xenda Berriak elkartearentzat bidali beharko dira Herriko Etxera edo Internet bidez martxoaren 15a baino lehen. Xehetasun gehiago nahi duenak simoneveilpastorala@gmail.com helbidera idatzi dezake.