MusikHerriak ateak itxi ditu

MusikHerriak ateak itxi ditu https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
6 urte bete berritan, bere jarduna eten du MusikHerria diskoetxeak. 2006ko martxoaren 4an egin zuten sortze jaialdia, eta hala jarri zuten abian musikaren munduan eragiteko asmoa zuen proiektu partehartzaile eta autogestionatua. Gazte musikazaleek aurrera ateratako  diskoetxetik 74 artista igaro dira, eta 82 CD, DVD eta liburu baino gehiago ekoitzi dituzte. Ateak itxi bai, baina ez dute sarraila betiko giltzatu.