Musikgerrillak lehen asanblada egingo du urriaren 28an

Arabako musika taldeen sustapenerako, musikazale eta musikariek izaera asanblearioa duen Musikgerrilla proiektua jarri dute martxan, eta lehen bilkura irekia datorren ostegunean urriaren 28an izango da, Gasteizko Gaztetxean.
Musika komertzialetik ihes egitea, eredu herritarragoa sustatzea eta kultura askea bultzatzea du jomuga Musikgerrillak; gazteak mugiarazi nahi dituzte, beti ere adin mugetatik ihes eginaz.
Arabako musikagintza sustatzeko, gazteiraultza.info web orrian tarte bat izatea, taldeen arteko harremana kudeatzeko jaiak antolatzea, musikberbena eta elektrotxaranga sortzea, eta azkenik, musikaz haratago gazte eta herri mugimenduaren aldeko apostua egitea dira Musikgerrillaren helburu nagusiak.
Proiektuaren oinarriak dagoeneko abian jarri dituzte eta osteguneko asanbladan finkatuko dituzte hurrengo urratsak, interesa duten guztien proposamenak kontuan izanik.