Musik Fest jaialdiko iraileko kontzertuak
Musik Fest jaialdiaren iraileko kontzertuak iragarri dituzte, gaurtik aurrera abiatuko direnak Bilbon eta Gasteizen. La M.O.D.A taldearen kontzertua izango da lehena, gaur 21:00etan, Miribillako Bilbao Arenan. La Maravillosa Orquesta del Alcohol indie musika akustikoa egiten duen Burgosko taldea da, folk, blues, rock and roll eta punk estiloen eragina dituena. Iaz Ninguna Ola izeneko lana kaleratu zuten.
Bihar flamenko kantaria den Niña Pastoriren txanda izango da. Emanaldia ordu eta toki berean izango da. Larunbatean, berriz, pare bat kontzertu izango dira bi hirietan. Pablo Lopez abeslari eta konposatzaileak joko du Bilbon eta Izal taldea arituko da Gasteizko Buesa Arenan. Azken hau Madrilgo taldea da, indie generoan kokatua.

Igandean Hombres G taldea arituko da Bilbon eta honako hauek izango dira iraileko hurrengoak: Izal, Brothers in Band, El Kanka, Morat, eta Camela.
Urrian eta azaroan ere izango dira emanaldi batzuk eta tartean Aitana abeslaria arituko da. Kontzertuetarako sarrerak hemen eros daitezke.
