Musikari sortzaile berriei zuzendutako Arkupehotsak egitasmoaren seigarren edizioan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Musikari sortzaile berriei zuzendutako Arkupehotsak egitasmoaren seigarren edizioan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute Hautatutako musikariek formakuntza jasoko dute eta kontzertu bat emango dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musikari-sortzaile-berriei-zuzendutako-arkupehotsak-egitasmoaren-seigarren-edizioan-parte-hartzeko-izen-ematea-zabaldu-dute/@@download/image/Arkupehotsaken iazko edizioko une bat.jpg
2023/11/07
Hautatutako musikariek formakuntza jasoko dute eta kontzertu bat emango dute.
Musikari sortzaile berriei zuzendutako Arkupehotsak egitasmoaren seigarren edizioan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Azpeitiko Kulturazek antolatutako Arkupehotsak egitasmoaren seigarren edizioak ere musika sortzaile berrien plaza izaten jarraitzea du xede. Proiektuaren baitan musika eta soinuaren inguruan sortzea, ikastea eta plazaratzea dira lan ildoak. Horretarako, formazio teknikoa eta artistikoa jasoko dute, eta, horretaz gain, kontzertu bat eskaintzeko aukera izango dute talde edo bakarlariek. 

Aukeratutako taldeek Dinamoa sormen guneko Soinuaren Eremua erabiltzeko aukera izango dute, entseguak egin eta zuzenekoa prestatzeko. Gainera, talde guztiek bi formakuntza saio jasoko dituzte: lehenik, teknikoa, eta ondoren, artistikoa. Azkenik, hileko azken igandean emanaldia eskainiko dute Sanagustin kulturguneko arkupeko eszenatokian. Egonaldiak zein kontzertuak argazkiz erregistratuko dira. 

Azaroaren 26a arte irekita izango da izena emateko aukera, kulturaz.eus webgunean. Formakuntzako, egonaldi eta kontzertuen egunak taldekideekin batera zehaztuko dira, hautaketaren ondoren.