MUSIKARI HASIBERRIA BAZARA, ADI!

MUSIKARI HASIBERRIA BAZARA, ADI! Proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 1ean irekiko da eta 27ra arte egongo da zabalik (biak barne). Kontzertuak irailean hasiko dira, eta bi hileko maiztasuna izango dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musikari-hasiberria-bazara-adi/@@download/image/EGIN-LEKU-LOGO_V1.png
2020/07/10
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 1ean irekiko da eta 27ra arte egongo da zabalik (biak barne). Kontzertuak irailean hasiko dira, eta bi hileko maiztasuna izango dute.
MUSIKARI HASIBERRIA BAZARA, ADI!

Uda honetako programazioaren barruan, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu duen berrikuntzetako bat izango da Egin Leku! deialdia: musikari hasiberrientzako plaza irekia. Urtean zehar Falerina tabernan igande arratsaldetan beren musika jotzeko aukera eskainiko du deialdi honek.

Hala, musikari hasiberrientzako plaza izango denez, formatu txikiko proposamenak izan beharko dira: bakarka, edo gehienez beste bi musikarik lagunduta. Halaber, aurretik diskorik grabatu ez duten musikariei zuzenduta dago (kontzertu kopuruen erdia 35 urtetik beherako gazteek egindako proposamenentzat izango da).

Edozein estilotako musika onartuko da, baina kantuen hitzak gutxienez %75 euskaraz izan beharko dira. Horrez gain, emanaldi osoko komunikazio hizkuntza euskara izango da, baita aldez aurreko produkzio harremanetako hizkuntza ere.

Deialdia uztailaren 1ean irekiko da eta 27ra arte egongo da zabalik. Hala, parte hartu nahi dutenek inprimakia bete beharko dute eta bideo (mp4) edo formatu digitalean (mp3) grabatutako hiru kanta bidali beharko dituzte formularioarekin batera.

Uztailaren 31n jakinaraziko dira zeintzuk izango diren aukeratutako proposamenak, musikaren inguruko artista ezberdinekin osatutako epaimahaiak hala erabakita. Kantuen originaltasuna, kalitatea eta euskararen erabilera izango dira baloratzeko erabiliko diren irizpideak. Behin aukeratutako proposamenak jakinda, urte osoko kontzertuen egutegia zehaztuko da. Hala ere, irailaren 13an aurreikusten da lehenengo kontzertua, eta urte osoan zehar bi hilabeteko maiztasunarekin burutuko dira.