Musikaren tripetan barrena

Musikaren tripetan barrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musikaren-tripetan-barrena/@@download/image/Captura de pantalla 2017-10-20 a las 14.14.20.png
2017/10/20
Musikaren tripetan barrena

Urtero bezala, aurten ere egingo dute Banden Lehia; dagoeneko 9. edizioa ospatuko dute, eta ohiko festaren aurretik, hainbat hitzaldi antolatu dituzte, musikagintzaren munduan sartzera doazenei laguntzeko. Horietako bat egin berri du EKKI Euskal Kulturgileen Kidegoak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean: Musika sortzaileak: zer dira egile eskubideak?.

EKKIko ordezkari Jokin Erkorekak azaldu ditu egile eskubideen inguruko sekretuak: zeintzuk diren sortzaileek, artista interpretatzaileek eta ekoizleek dituzten eskubide moralak eta ekonomikoak; musika plagiotik edota autoretzatik babesteko erregistro publikoak eta pribatuak nola egin; zer egin zure musika zure baimenik gabe erabiltzen badute; nondik datozen egile eskubideetako irabaziak; edota zertarako balio duten SGAE, AIE, AGEDI edota EKKI bezalako kudeaketa erakundeek jakiteko. Erkorekak badaki gai horiek ez direla musika munduko ezaugarri erromantikoenak, baina oso garrantzitsuak dira karreran aurrera egiteko. Hala, hitzaldian partu dute ere, musikaren industrian esperientzia zabal duten Mikel Inunziagak, Inun kantagileak eta Ane San Miguelek Aneguria, La Basu Bilboko rap abeslariak.

 

Erkorekaren arabera, garrantzitsua da musikaren industrian mugitzen ikastea; talde onenak ere, gestio on bat behar du atzean negozioan aurrera egiteko. Horrek, noski, talka egiten du askotan musikarien ideia politiko eta sozialekin; industriaren gurpilean sartzeak hainbat gauza onartzea eskatzen du, sistemaren parte izatea, hain zuzen: "Musikaren tripak ezagutzea ezinbestekoa da. Parte teorikoa ez da interesgarriena, baina ezinbestekoa da musikariek beren eskubideak ezagutzea. Orokorrean, musikariek ez dute formakuntza juridikorik izaten, eta kontatzen dizkiedanak gauzak entzutean extralurtar baten moduan begiratzen naute, baina gero eskertzen diren jakintzak dira".

 

Saioko bi gonbidatuek beren esperientzia kontatu dute, eta Erkorekaren arabera, oso argigarria izan da:“Inunek gaztaro osoa darama musikari lotua. Bakarka zein hainbat musikarirekin era askotako proiektuetan ibili izan da, eta badu zeresana. Bestalde, interesgarria da Aneguriaren esperientzia ezagutzea; Eskina Femenina, Lapiko KLika eta La DolÇe Rima taldeen sortzaileetako bat izan da, eta aurton, aurreneko diskoa kaleratu du, autoekoiztua, Horchata de chufa. Rapeko abeslari batek musikaren industrian nola egin duen aurrera ezagutzeak gako asko eskaintzen dizkigu  ideologia eta negozioak nola uztartu ikasteko orduan".

 

 

BANDEN LEHIA

Azkue Fundazioak sortutako Banden Lehiako 9. edizio honetako finala azaroaren 24an ospatuko da Bilborocken eta Itziarren Semeak izango da aurten joko duen taldea. Informazio gehiago nahi duzu? jo webgunera!